Faluka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faluka pare bat Nilo ibaian, Luxor inguruan, Egipton

Faluka (arabieraz: فلوكة‎, “ontzi txikia”, seguruenik grezieratik eratorria, ἐφόλκιον, Epholkion, “ontzia”), [1] egurrezko belaontzi bat da, eta erabiltzen da Itsaso Gorriaren eta Mediterraneo Ekialdearen ur babestuetan, Egipton eta Sudanen (bereziki Nilo ibaian zehar), Maltan eta Tunisian, baita Iraken ere. Bela bat edo bi eduki ditzake, triangeluarrak, eta masta bat edo bi, branka aldera makurtuak. Hamar bat lagun eraman ditzake, eta bizpahiru lagun eskifaian.

Bere ezaugarriak direla-eta, itsasbazterreko nabigazioan eta ur babestuetan erabili izan da, ibai handietan, jeneralean arrantzan egiteko. Gaur egun, berriz, zaharkituak geratu dira, txalupa motordunak erabiltzen dira-eta helburu komertzialetarako. Hala ere, Egipton adibidez, asko ikusten dira, Aswan eta Luxor inguruetan kasu, turistak-eta eramateko.

Garai batean Sizilian erabili zen era horretako ontzia. Gaur egun ere, ezpata-arrainak harrapatzeko erabili ohi da, Messinako itsasartean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Abdelmajid EL HOUSSI,. (PDF) Retour sur l’étymologie de felouque. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Muscat, Joseph (2003) The Gilded Felucca and Maltese Boatbuilding Techniques. Pubblikazzjonijiet Indipendenza, Malta. ISBN 99932-41-45-8

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]