Felisa Areitioaurtena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felisa Areitioaurtena
Bizitza
Jaiotza Zaldibar, 1904
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1990eko apirilaren 7a (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktorea

Felisa Areitioaurtena Gonzalez de Txabarri (Zaldibar, Bizkaia, 1904 - Donostia, 1990eko apirilaren 7a) euskal antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felisa antzerkizalea zen eta gaztea zela Ramón Laborda donostiar tenorearekin lan egin zuen Poxpoliña haur taldeetan. Gero Toribio Alzagak zuzentzen zuen Euskal Etxeko antzerkian ibili zen, Euskal Iztundea izena hartuko zuena.[1] Bere paperik onena Pierre Lotiren Ramuntxo-n egin zuen. Antzezle ibilbidean zehar, Gregorio Beorlegi, José Egileor, Antonio Etxeberria edo Donato Ugartetxea eduki zituen lankide. Elkarrekin, Shakespearen Macbeth eta Molièren L´Avare antzeztu zuten.

Kale izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerediaga Elkarteak Berdintasunerako Durangoko Emakumeen Kontseilutik eta Durangoko Udaletik egindako gonbidapenari erantzunez 10 emakume izen proposatu zituen herriko kale, eraikin edota gune publikoei izena emateko baliokoak izan zitezkeela iritzita. Proposatutako 10 izenen artean zegoen Felisa Areitioaurtena. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ama-semeak antzerkian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-07.
  2. «Hamar emakume izen Durangorako -» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-02-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]