Felix Arkarazo
Itxura
| Felix Arkarazo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Durango, 1958ko irailaren 6a (67 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta bikoizlea |
Felix Arkarazo Izarzelaia (1958ko irailaren 6a, Durango, Bizkaia) euskal aktore eta bikoizlea da.[1][2][3]Vegeta da eta San Mames futbol zelaiko esataria.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangoko Jesuitetan lehen ikasketak egin ondoren Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen. Lanbide-heziketako irakasle hasi zen lanean, baina egun batzuk igaro ondoren, lan hura bertan behera utzi eta itzulpengintza eta interpretazio munduan sartu zen.[2][5] Ikuska sailean kolaborazio lanak egin zituen eta gerora, Betirako sua (1984) filmean paper txiki batekin egin zuen debuta. 1986. urtean Jose Julian Bakedanok paper printzipal bat eskaini zion Oraingoz izen gabe filmean.[6]Harrezkero hainbat lan egin ditu.[7][8]
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitaren etxea (2015)
- Santuario (2015)
- Zorion perfektua (2009)
- Ahots ona (2006)
- Goenkale (1996-2015)
- Viento de cólera (1988)
- A Time of Destiny (1988)
- Oraingoz izen gabe (1986)
- Betirako sua (1984)
- Bizkaiko Golkoa (1985)
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011ko Durangoko Jaietan pregoilaria eta txupinlaria izan zen Durangoko Orfeoiaren izenean.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Félix Arcarazo: películas, biografía, fotos» LaHiguera.net (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ a b Felix Arkarazo – Japan Weekend Bilbao – 5 de octubre de 2024 – BEC!. (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ Taichisan. (lunes, 17 de septiembre de 2012). «EUSKAL BIKOIZKETA: [BIKOIZLARIA FELIX ARKARAZO»] EUSKAL BIKOIZKETA (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ ZuZeu Podcast. (2019-04-01). [Barruan gaude Vegeta da San Mameseko esataria: Felix Arkarazo. ] (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ Doblaje Vasco. (2011-06-16). ELKARRIZKETA: FELIX ARKARAZO (2.zatia). (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Felix Arkarazo. .
- ↑ Iametza. «FELIX ARKARAZO» euskalaktoreak.eus (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ «Félix Arcarazo» FilmAffinity (kontsulta data: 2024-10-05).
- ↑ ARANBARRI, M.. (2011-10-09). «Un pregón muy melódico» El Correo (kontsulta data: 2024-10-05).