Ferraz kalea
Ferraz kalea, ofizialki Valentín Ferraz kalea (gaztelaniaz Calle de Ferraz, ofizialki calle de Valentín Ferraz) Espainiako Madril hiriburuan dagoen kale bat da.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moncloa-Aravaca barrutian dago, Argüelles eta Casa de Campo auzoetan. Espainia plazan hasi (bere garaian San Martzial plaza deitua) eta Moret kalean amaitzen da. Rosales Margolariaren pasealekuarekiko paraleloki doa.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo izena kalea 1865an ipinitakoa da, 1855an Madrilgo alkatea izan zen Valentín Ferraz aragoiar militarraren omenez.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Alderdi Sozialistaren egoitza federala
- Gallardo etxea
Espainiako Alderdi Sozialistaren egoitza federala.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |