Genova kalea (Madril)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Genova kalea
Edificio Génova 27 (Madrid) 02.jpg
ING aseguruetxearen eraikina Genova kalean.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Centro
Koordenatuak 40° 25′ 35″ N, 3° 41′ 36″ W / 40.426488888889°N,3.6933805555556°W / 40.426488888889; -3.6933805555556Koordenatuak: 40° 25′ 35″ N, 3° 41′ 36″ W / 40.426488888889°N,3.6933805555556°W / 40.426488888889; -3.6933805555556
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Genova

Genova kalea (gaztelaniaz Calle de Génova) Espainiako Madril hiriburuan dagoen kale bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centro barrutian dago, Alonso Martínez plazan hasi eta Kolon plazan amaitzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo izena kalea Kolon plazararte iritsi eta ustez Genova italiar hiria Kristobal Kolon itsasgizonaren jaiolekua zelako hartu zuen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886. urterate Recoletos erronda deitzen zen. XX. mendearen hasieran orduan hiriaren kanpoaldean zegoen Madrilgo hiribide honek hainbat jauregi zeuzkan, tartean Luis de Silva eta Fernández de Córdobarenak. Bere saolairuan Kolon dorreak eraiki ziren[1].

Filipe IV.a Espainiakoaren garaian ezarritako hesiak gaur egun Genova kalea dagoen eremua eta orduko Madrilgo sarrerako bi ateak banatzen zituen. Honela, ezkerrean Santa Barbararen Atea zegoen, eta eskuinean Alcalá Atea. 1756ean Fernando VI.a Espainiakoak Errege Salesiarren komentua eraikiarazi zuen (Bisitazioaren komentua), bai eta Recoletos Atea ere. 1863an Recoletos Atea oso-osorik kendu zen, eta bere harri hondakinak beste udal eraikin batzuk eraikitzeko erabiliak izan ziren. Alboko Santa Barbara Ateara Recoletos hiribidetik sartzen zen, alegia, gaur egungo Genova kalea.

Santa Barbara Atea barroko estilokoa eta neurri txikietakoa zen. Bere itxura Juan de Villanuevak gaztaroan marraztutako marrazkiei eskera dakigu. Binaka jarritako lau zutabe dorikoez apaindua zegoen. Frontispizioaren alde banatara latinezko idazkiak zeuzkan, honakoa esanez: «Jainko ahalguztidun, gupidatsua. Fernando VI.aren erregealdian, alboko Salesiarren eraikinaren itzalpean, erregearen baimenaz ate hau eraiki zen. 1756 urtea».

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La «calle del PP» que da por sentado que Colón nació en Génova. 2015eko martxoaren 19a. Abc.es (Gaztelaniaz)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Genova kalea (Madril)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia