Edukira joan

Madrilgo Errege Postetxea

Errege Postetxea
Madrilgo Errege Postetxearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°24′59″N 3°42′14″W / 40.416406°N 3.7038°W / 40.416406; -3.7038
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1760
JabeaMadrilgo Erkidegoko Gobernua
Arkitektura
ArkitektoaHugo Hernández (en) Itzuli
Ventura Rodríguez
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Kontaktua
HelbideaPuerta del Sol, 7. 28013 Madrid

Errege Postetxea (gaztelaniaz Real Casa de Correos) Espainiako Madril hiriburuan dagoen eraikin bat da. Gaur egun Madrilgo Erkidegoko presidentetzaren egoitza da. Urte luzez, bertan kokatu zen Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia.

Erdialdea barrutian dago, Puerta del Sol plazan.

1760-1768 artean Jaime Marquet eta Ventura Rodríguez arkitektoek eraiki zuten. Frankismoaren garaian, Trantsizioan eta espainiar Demokraziaren lehen urteetan, bertan kokatu zen Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia eta, geroago, Poliziaren Zuzendaritza Zentroa, atxilotze eta tortura zentro ezaguna.

Funtzionarioak inpunitate osoz jokatzen zuten bertako ziega eta tuneletan amaitzen zuten erregimenaren kontrako aktibista eta militante ugariekin, haietako asko euskal herritarrak. Bertan torturatu eta hilik atera zen azken atxilotua Santiago Corella El Nani izan zen (1983).[1] Bi urte lehenago, Joxe Arregi euskaldun etakidea heriotzaraino torturatu zuten bertan.[2]

Urtezahar gaua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero legez, eraikin honetako erlojuak Espainia aldean urtezaharreko gauerdia eta urteberriaren hasiera ofiziala adierazten du, ondorioz ekitaldi hau espainiar telebista kateek zuzenean eman eta Puerta del Sol plaza bera ere jendez lepo egon ohi da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. (Gaztelaniaz) Mariño, Henrique. (2023-06-02). «¿Dónde está el cadáver del Nani, el primer 'desaparecido' por la mafia policial?» www.publico.es (kontsulta data: 2025-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) Pérez, Pablo Alcántara. (2025-11-02). «La sede de la Comunidad de Madrid fue el 'Kilómetro 0' de la violencia franquista y por eso debe ser Lugar de Memoria» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-11-05).