Linaresko jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Linaresko jauregia
Kultura ondasuna
Palacio de Linares - 01.jpg
Linaresko jauregia Zibeles plazatik ikusia.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak 40° 25′ 12″ N, 3° 41′ 32″ W / 40.4199°N,3.69209°W / 40.4199; -3.69209Koordenatuak: 40° 25′ 12″ N, 3° 41′ 32″ W / 40.4199°N,3.69209°W / 40.4199; -3.69209
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Arkitektoa Carlos Colubí Itzuli
Adolf Ombrecht Itzuli
Estiloa Neobarrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0004230

Linaresko jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. 1992. urteaz geroztik Amerika Etxea kultura-erakundearen egoitza da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrealdea do fatxada nagusia Zibeles plazara begira du, bestelakoan, eraikina Recoletos pasealekua eta Alcalá kalearen arteko elkargunean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872an lehenbiziko Linaresko markesak eta Llantenoko bizkondeak ziren José de Murga y Reolid eta Raimunda de Osorio y Ortegak Madrilgo Udalari 3.064 metroko solairua erosi zioten. Eraikuntza lanen ardura Carlos Colubí udal arkitektoari eman zioten, honek Adolf Ombrecht frantziar arkitektoaren diseinuak oinarritzat hartuz eraiki zuen. Eraikinaren atal batzuk Manuel Aníbal Álvarez arkitektoak eginak dira, tartean, lorategira daraman marmolezko eskailera, zalditegia edota Panpinen Etxe ospetsua. 1884an Linaresko markesak jauregian bizitzen jarri ziren, baina eraikuntza lanak ez ziren 1900. urterarte guztiz amaitu.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenaldian jauregi honek bere inguruko mamuei buruzko kondairaren ondorioz ospea bereganatu du, honen arabera, jauregian lehenbiziko Linaresko markesen mamuak bertan agertzen omen dira, bai eta ustez euren alaba den neskato batena ere.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linaresko jauregia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia