Debodeko tenplua
| Debodeko tenplua | |
|---|---|
| Templo de Debod | |
| Kultura ondasuna | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Udalerria | Madril |
| District of Madrid | Moncloa-Aravaca |
| Koordenatuak | 40°25′27″N 3°43′04″W / 40.4241°N 3.7178°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Moving | 1968 |
| Arkitektura | |
| Estiloa | Egiptoar arkitektura |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0012074 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Calle Ferraz 1 |
| E-posta | mailto:templodebod@madrid.es |
| Telefonoa | tel:+34 913 667 415 |
| Webgune ofiziala | |
Debodeko tenplua Espainiako Madril hiriburuan dagoen Antzinako Egiptoko monumentu bat da. 1968an Egiptok Espainiari eman zion. Beste hiru estatuek ere jaso zituzten antzeko opariak: Estatu Batuek, Italiak eta Herbehereek.[1]
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moncloa-Aravaca barrutiko Espainia plazan dago, Rosales Margolariaren pasealekuaren alboan, eta Pio Printzea Mendia izeneko gain batean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2.200 urte inguruko antzinakotasuna du, bere erdialdeko zatia Ptolomeo IV.a faraioaren garaian eraiki zen, eta ondoren, K.a 200-180 urte inguruan Meroeko Adikhalaman numibiar erregeak apainduarazia, eta Amon Debodekoa (Kush hizkuntzaz Amani) eta Isis jainko-jainkosei sagaratua.
1968an Egiptok Espainiari egindako oparia da, Unescok Aswango urtegiaren eraikuntzaren ondoriozko Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina tarteko. Nagusiki Abu Simbel berreraikitzen lagundu zion Espainiako Estatuakk Egiptori eta emandako laguntzaren trukean eraldatu zen tenplu hau Madrilera.[2] Tenplu honetaz gain, Egiptok beste hiru tenplu oparitu zituen: AEBei Dendurko tenplua (gaur egun Metropolitar Arte Museoa, New York), Herbehereei Ellesiyako tenplua (gaur egun Leidengo Antzinaroko Museoa, Leiden) eta Italiari Taffako tenplua.
Egoera txarrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egiptok, monumentu horiek Europari ematen zizkionean, gutxienez sabai batek babes zitzala eskatu zuen. Espainiaren kasuan ez zen horrela egin eta ondorioak nabarmenak dira dagoeneko. Bandalismoa, kutsadura eta klimatologia dira tenplua hondatzeko arrazoi nagusiak. Zahi Hawass egiptologoak, munduko aditu handienetako batek, 2020an adierazi zuen Espainiak zaintzen zuela tenplua, edo Egiptora itzuli behar zuela.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fatxada nagusia.
- Maketa.
- Bandalismoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Templo de Debod - Ayuntamiento de Madrid» www.madrid.es (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Museo de San Isidro expone fotografías y documentos que narran la historia del templo de Debod antes de su llegada a Madrid» Diario del Ayuntamiento de Madrid (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nevot, Marta. (2025-11-05). «A vueltas con el Templo de Debod: los empresarios abogan por cubrirlo y reabren el debate que Almeida zanjó» elconfidencial.com (kontsulta data: 2025-11-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Debodeko (Gaztelaniaz):
- (Gaztelaniaz): Tenpluaren egoerari buruzko artikulua.
