Neptunoren iturria (Madril)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iturria gauez

Neptunoren iturria, Madrilgo Cánovas del Castillo plazaren erdian dago. Ventura Rodríguezek diseinatu zuen 1782an, eta 1780 eta 1784 bitartean eraiki zuen Juan Pascual de Menak, nork, eskultura osoa, Toledoko probintziako Montesclaros herritik ekarritako haitzurdin zuriz egin zuen, Pradoko Ibilbidearen ordenakuntza lanen zati bezala.

Zirkulu formako uhaska handi batean datza, honen erdian, Neptuno dagoelarik, itsasoetako jainkoa, eskuineko eskuan suge bat bilduta duena eta hiruhortza ezkerrekoan, arrain isatsdun bi zaldik tiratutako maskor batek osatutako gurdi baten gainean dagoena. Gurdiaren inguruan, ura altuera handira jaurtitzen duten itsastxakur eta izurdeak ikusten dira. Itsasoetako jainkoak, Karlos III.a Espainiakoa erregeak, lehiakorragoa egiteko eta koloniekin lotura sendotzeko eraldatu zuen itsas armadari erreferentzia egingo lioke.

Iturria, hasiera batean Apoloren Larrean egon zena, Zibelesen iturriari begira, 1898an, Cánovas del Castillo Plazaren erdira eraman zen, oraindik bertan jarraitzen duelarik. Zibelesen iturriarekin eta Apolorena edo Lau Urtaeroenarekin batera, Ventura Rodriguezek Pradoko Ibilbiderako diseinatutako hiru eskultura taldeen zati da.

Atletiko Madril futbol taldeak, bertan ospatzen ditu bere tituluak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neptunoren iturria (Madril)


Koordenatuak: 40° 24′ 54.91″ N, 3° 41′ 38.97″ W / 40.4152528°N,3.6941583°W / 40.4152528; -3.6941583