Amerikako museoa (Madril)
Amerikako Museoa | |
---|---|
![]() Eraikinaren ikuspegia. ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Madril |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1944ko uztailaren 13a |
Webgunea | http://www.mecd.gob.es/museodeamerica |
Amerikako Museoa Espainiako Madril hiriburuan dagoen museo bat da.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madrilgo Unibertsitate Hirian dago, Moncloa-Aravaca barrutian, eta Errege Katolikoen etorbideko 6. zenbakian.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1941ean Dekretu bidez sortua izan zen eta 1944ko uztailaren 13an inauguratua. Gaur egungo egoitza 1943-1954 artean Luis Moya Blanco eta Luis Martínez-Feduchi arkitektoek eraiki zuten.
Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertan, Amerikako arkeologia, arte eta etnografia bilduma bat dago. Paleolitotik gaur egun arteko 25.000 pieza inguru ditu, nagusiki Maia zibilizazioa, Azteka Inperioa eta Inka Inperiokoak, baina baita Amerika guztiko beste zibilizazio eta eremukoak ere.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Moncloako farotik]].
-
Nerbioz trankatutako ganga.
-
Intsentsuarentzako estalkia, zeramika margotua, K.o. 400-700, Teotihuacan.
-
Quinbayen altxorraren zati den urrezko irudia, bilduma guztiko pieza garrantzitsuenetakoa da
-
Huirakotxa Inkaren burua.
-
Nuu-chah-nulth herriko balezaleen kapela, XVIII. mendea, Kolunbia Britainiarra.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amerikako museoaren webgunea (Gaztelaniaz)