Buenavistako jauregia (Madril)

Koordenatuak: 40°25′15″N 3°41′41″W / 40.4209°N 3.6946°W / 40.4209; -3.6946
Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenavistako jauregia
Paseo del Prado and Buen Retiro, a landscape of Arts and Sciences
Buenavistako jauregiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′15″N 3°41′41″W / 40.4209°N 3.6946°W / 40.4209; -3.6946
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1777
Arkitektura
ArkitektoaJuan Pedro Arnal (en) Itzuli
Ondarea

Buenavistako jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Espainiako Lurreko Armadaren Koartel Nagusiaren egoitza da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdea barrutiko Justicia auzoan dago, Zibeles plazaren alboko gain batean, Espainiako Bankuaren egoitzaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko jauregia XVI. mendean Altillo de Buenavista ("Ikuspegionaren Gaina") izeneko Errege Solairu batean eraiki zen, hortik datorkio gaur egungo izena. Orduko Toledoko Gaspar de Quiroga y Vela apezpikuaj Filipe II.a Espainiakoari lursail hau oparitu zion, erregeak Espainiako Erresumaren hiriburu iraunkorra Madrilera lekualdatzea erabaki baitzuen.

1770ean orduko Albako Dukeak Errege Familiarengandik jauregia eskuratzean Ventura Rodríguez arkitektoari frantziar eran berreraikitzeko ardura eman zion, baina betekizuna ez zen inoiz gauzatu izan.

XII. Albako Dukesak orduko jauregia eraitsitzea agindu eta Juan Pedro Arnal arkitektoari jauregi berria eraiki zezan agindu zion. 1795 eta 1796 eraikinak bi sute jasan zituen, ondorioz eraldaketa sakonak egin zitzaizkion. 1810ean Josef Bonapartek eraikina museo bilakatzea agindu zuen, alegia, gaur egun Pradoko Museoaren ordezkoa izango zena, baina bere asmoa ez zen aurrera atera.

1816an Espainiako Armadaren jabetzara igaro zen. 1847an Espainiako Gerra Ministerioaren egoitza bilakatu zen, ondorengo urteetan zaharberritze eta handitze lan ugari egin zitzaiozkion, tartean laugarren solairu bat ere gehituz. 1981ean Espainiako Lurreko Armadaren Koartel Nagusia bilakatu zen, gaur egun oraindik ere bertan artelan ugari gorderik daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia