François Arago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François Arago
François Arago.jpg
Frantziako gobernuburua

1848-05-09 - 1848-06-24
Jacques Charles Dupont de l'Eure - Louis-Eugène Cavaignac Itzuli
Frantziako Gerra ministro


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoa Dominique François Jean Arago Roig
Jaiotza Estagel1786ko otsailaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza katalana
Heriotza Paris1853ko urriaren  2a (67 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Aita François Bonaventure Arago
Ama Marie Arago
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Arago family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Lycée François-Arago Itzuli
École Polytechnique Itzuli
(1803 -
Doktorego ikaslea(k) Yvon Villarceau Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
katalana
Ikaslea(k) Augustin Fresnel
Hippolyte Fizeau
Paul Auguste Ernest Laugier Itzuli
Auguste Comte
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, matematikaria, fisikaria, politikaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) Bureau des Longitudes Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Société Philomathique de Paris Itzuli
Royal Society of Edinburgh Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Warsaw Society of Friends of Learning Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
Signature de François Arago.svg

Dominique François Jean Arago (Estagel, 1786ko otsailaren 26a - Paris, 1853ko urriaren 2a) Frantziako fisikari, politikari eta astronomoa izan zen. Perpignanen egin zituen lehen ikasketak eta Eskola Politeknikoan sartu zen 1804. urtean. Bureau des Longitudes bulegoan idazkari izan zen, eta erakunde horretako urtekaria idatzi zuen. Meridiano arkua neurtzen lagundu zion Biot zientzialariari. Harekin neurtu zuen airearen eta beste zenbait gasen trinkotasuna. Fisikaren eta astronomiaren barruan hainbat alorretan egin zituen azterketak eta aurkikuntzak: optika, mineralogia, fisika kosmikoa eta geografia fisikoa landu zituen. Polarizazio magnetikoa aurkitu zuen, eta Copley domina eman zioten horregatik; elektrizitate eta fotometrian ere egin zituen behaketak; fotometro bat asmatu zuen.

Analisi eta Geodesia irakaslea izan zen hogei urtean zehar, eta astronomia-ikastaro bikainak ere eman zituen. 1848an gobernuan sartu zen herriak aukeratuta; Frantziaren kolonietan esklabotza desagerrarazi zuen. Luis Napoleonen gobernua sortu zenean utzi zuen politika. Gay-Lussac zientzia-gizonaren laguntzaile izan zen Annales de Physique et de Chimie lanean. Aragoren zenbait lan aipagarri: Astronomie populaire (Astronomia herriarentzako) eta Histoire de ma jeunesse (Nere gaztaroko historia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Arago Aldatu lotura Wikidatan