Francisco Pérez Luzarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Pérez Luzarreta
Bizitza
JaiotzaJaurrieta1922ko abuztuaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBera2018ko abenduaren 23a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmugalaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraGernika Batailoia
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Abertzale Ekintza

Francisco "Paco" Pérez Luzarreta (Jaurrieta, 1922ko abuztuaren 1a - Bera, 2018ko abenduaren 23a) nafar EAE alderdiko kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Frantziako Gironda departamenduan borrokatu zen Gernika Batailoian izan zen.

Espainiako Gerra Zibilean familia Poitiersen erbesteratu zen. Gerraren amaieran Irunera itzuli eta zerbitzu militarretatik ihesi ondoren berriro muga zeharkatu zuen.[1] Paben Kepa Ordoki ezagutu eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko Gernika Batailoian sartu zen. De Larminat jeneralaren agindupean alemaniarren aurka borrokatu zen Frantziako estatuan. Pointe de Graveko gudu gogorretan parte hartu zuen alemaniarren aurka. Pérez Gernika Batailoi euskalduneko kapitaina izan zen, 22 urte zituelarik. Gero, mugalari moduan aritu zen eta Meliton Manzanasek elkarrizketatu zuen eta Ondarretako espetxean izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El gudari que luchó contra el nazismo» Deia 2018/12/31.
  2. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Mikel. (2004). Espías vascos. Txalaparta, 296 or. ISBN 9788481363623..