Francisco Suñer

Francisco Suñer y Capdevila» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Suñer
Francisco Suñer y Capdevila, en Nuevo Mundo.jpg
alkate


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Roses1826ko martxoaren 4a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza 1898ko abuztuaren 14a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta medikua
Lantokia(k) Madril

Francisco Suñer eta Capdevila (Roses, Girona; 1826ko martxoaren 4a - 1898ko abuztuaren 14a.) espainiar politiko errepublikazale federala eta medikua izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Alkatea 1868an. [2]

Juan Bautista Topete almirante eta ministroak protesta egin zuen "oraindik fedea eta lotsa galdu ez duten hemezortzi milioi espainol"-en izenean. Bere foiletoa  José Caixal, Antolín Monescillo eta Luis de la Lastra y Cuesta gotzainek erantzun zuten eta Kataluinan José Argullol-ek bere Crit del Ánima obran izendatu. Horrez gain Tratado popular de la tisis (1872) tratatuaren egilea da, zeinak hedapen handia izan zuen. 1864an Narciso Monturiol, Clavé eta beste batzuekin batera Almanac progresista bat aurrera atera zuen Ateneo Katalanak publikaturikoaren erantzun modura. Narciso Monturiol-ekin urperagarri Ictineo-an egin zuen lan. Monturiol eta Suñer Capdevila-ren liburua gogor izan zen kritikatua eta elizak Index Librorum Prohibitorum-ean barneratu zuen, baina horrela izan arren, hurrengo urtean bigarren almanaka bat argitaratu zuten beren jazarpena ikusirik. 1869an  Empordán matxinada bat burutu zuen errepublika federalaren alde, kataluniako mendietan gotortzen zena, eta erraz garaitua izan zen gobernuaren indarraz, Frantziara alde egin behar izan zuen; Espainiara itzuli zen Gorteetan eserleku bat betetzeko. Atzerriko Ministroa izan zen Lehen Errepublikan zehar, Pi i Margall-en gabinetean 1873ko ekainaren 18tik uztailaren 18ra. Kabinetearen kolapsoan lagundu zuen 1873ko uztailaren 17an Kongresuko orkestraen tribunatik Cartagenako cantonalistei bere botoa ematean. Borboien berrezarkuntza gertatzean bizitza publikotik aldendu zen. 1898an hil zen. Bere epitafioak otoitz egiten du: "Borroka egin zuen Jainkoaren aurka / erregeen aurka / eta tuberkulosiaren aurka".  1873an Galán-ek egindako erretratu bat existitzen da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dios (Bartzelona, 1869).
  • Tratado popular de la tisis (1872)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

A. R. F., Francisco Suñer y Capdevila, ISSN 2171-0228, http://hemerotecadigital.bne.es/issue.vm?id=0003746743&page=3 .

  • Guillermo Sánchez Martínez, Guerra a Dios, a la tisis y a los reyes: Francisco Suñer Capdevila, una propuesta materialista para la segunda mitad del siglo XIX español, Madril: Ediciones de la Universidad Autónoma de Madrid, 1987.
  • Germán Bleiberg eta beste batzuk, Diccionario de Historia de España. (1979). Madril: Alianza Editorial, 2. edizioa, 3 vols.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]