Edukira joan

Franck Dolosor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franck Dolosor

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1977ko maiatzaren 26a (48 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista
Izengoitia(k)Haltza

Franck Dolosor Laduche (Donibane Lohizune,[1] 1977ko maiatzaren 26a) euskal kazetaria da. Hedabide ugaritan egiten duen lanagatik ezaguna izateaz gain, Senpere bere herriari buruzko ikerketa lan batzuen egilea da.

Dolosortarrena Gipuzkoatik orain dela sei belaunaldi Senperera joandako familia da.[2] Gurasoak Laurent Dolosor senpertarra eta Christiane Laduche azkaindarra ditu. Lehen ikasketak Senpereko San Joseph eskolan eta Arretxea kolegioan egin ondoren, Donibane Lohizuneko Saint Thomas d'Aquin lizeoan eta Kanboko Xalbador lizeoan ikasi zuen.

Haltza ezizena Jean Pierre Dolosor Matxin Haltza bere aitona zenaren omenez darama.[3]

1996tik kazetari lanetan ari da.

2017an Baionako Gaskoi akademiako kide[4] izendatu zuten.

Kazetari euskaraz, espainieraz eta frantsesez aritu da, besteak beste, hedabideotan:

Ikerketa liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senpere bere herriko bizilagunak protagonistak diren bi libururen egilea da:

  • Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Herriko adineko 18 laguni (9 gizon eta 9 andrazko) egindako elkarrizketetan oinarrituta.
  • Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010. Lapurdiko bertsolaririk onenetakoa izan zen Matxin Irabolaren (1879-1935) ibilbidea kontatzen du.[8]
  • Gernika batailoia (2025)[9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]