Ttipi-Ttapa
Itxura
- Artikulu hau herri aldizkariari buruzkoa da; ibiltzeko era gaitzat duena beste hau da: tipi-tapa.
| Ttipi-Ttapa | |
|---|---|
| Mota | Tokiko informazioa |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Euskara |
| Argitaratze lekua | Lesaka |
| Kolorea | bai |
| Argitaletxea | Ttipi-Ttapa fundazioa |
| Banaketa | |
| Ekoizpen osoa | 6.000 ale |
| Banatze-eremua | Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdi |
| Maiztasuna | Biastekaria |
| Historia | |
| Zuzendaria | Aitor Arotzena |
| Erredaktoreak | Gurutze Pikabea, Nerea Bazterrika, Eneritz Iraola |
| Identifikadoreak | |
| ISSN | 1578-4673 |
| www.erran.eus | |
"Ttipi-Ttapa" Nafarroako Mendialdeko euskarazko aldizkaria da. Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdiko informazioa biltzen duena. Egoitza nagusia Lesakan dauka.
Aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paperezko aldizkariarekin batera agerkari digitala eskura dago interneten noiznahi eta nonahi irakurtzeko.
Euskal Herriko komunikabideen artean bere edukiak interneten zintzilikatu zituen lehena izan zen Ttipi-Ttapa aldizkaria 1996an. Gaur egun 6.000 aleko tirada eta 29.000 irakurle inguru ditu (2018ko ekaineko datuak, CIES).