Frank Bergon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frank Bergon

Bizitza
JaiotzaEly (Nevada), 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Boston College
Stanford Unibertsitatea
Bellarmine College Preparatory (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea
Vassar College (en) Itzuli
Jasotako sariak

Frank Bergon (Ely, Nevada, AEB, 1943) euskal jatorriko ingelesezko idazle eta literatura kritikari estatubatuarra da. Bere eleberri, saiakera, antologia eta kritika-lanak Mendebaldeko Estatu Batuei buruzkoak dira nagusiki.[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frank Bergon euskal jatorriko biztanle asko dituen Nevadako Ely herrian jaio zen. Amaren aldetik, Esteban Mendibe Aurtenetxea aitaita ajangiztarra zuen, eta amama, Petra Amoroto Egaña markinarra; ama, Lina Mendive, AEBetan jaioa eta aita, Frank Albert Bergon, bearnes jatorrikoa ditu. Kaliforniako San Joaquin Valleyn dagoen Madera konderriko etxalde batean hazi zen. Lehen Hezkuntza Maderan eta Bigarrena San Josen egin eta gero, Arte Batxilergoa lortu zuen Boston Collegen, Stanford Unibertsitatean Wallace Stegner bekadun aritu zen, eta Harvard Unibertsitatean Ingeles eta Amerikar Literaturan Doktoregoa erdietsi zuen.

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergonek 10 liburu argitaratu ditu: 4 eleberri, Stephen Craneri buruzko ikerketa kritikoa eta 5 bilduma eta antologia. Bere gai kutunen artean Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak daude.[2] Baita Ameriketako jatorrizko herriak ere, Nevadako numa (xoxon) herria bezala Chiapaseko maiak.[3][4].

Nevadako trilogia hiru eleberrik osatzen dute: lehena (Shoshone Mike), numa herrikoen 1911ko sarraskiaz[5]; bigarrena (Wild Game), Claude Dallas menditarrak zenbait basozainen kontra egindako erasoez, [6] eta azkena (The Temptations of St. Ed & Brother S), estatuko basamortuan hondakin nuklearrak pilatzearen inguruko egungo kalapitaz[7].

Kaliforniako bere trilogia berria Jesse’s Ghost eleberriarekin hasten da eta estatu honetako Central Valleyn dagoen euskal-bearnotar ondarea jorratzen du[8].

Mendebaldeko Estatu Batuetako historia naturalaz eta ingurumenaz ere idatzi izan ditu fikziozko[9] zein ez-fikziozko lanak, The Journals of Lewis and Clark, esate baterako.[10].

Holly St. John Bergon emaztearekin batera Antonio Gamoneda, José Ovejero eta Violeta C. Rangel espainierazko poeten eta Xavier Queipo galizierazkoaren olerkiak itzuli ditu New European Poets[11] eta The European Constitution in Verse argitalpenetan[12].

Bergonek Washingtongo Unibertsitatean irakatsi du eta urte luzez irakasle izan den Vassar Collegen ingeles irakasle emeritua da. 1998an Nevada Writers Hall of Fame-rako hautatua izan zen[13].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Monika Madinabeitia: "Frank Bergon's Fiction: Complexity, Polarization, Diversity", Exploring the American Literary West: International Perspectives. David Río eta beste editore batzuk, EHU, BIlbo, 2006.
  • David Río: "Basques in the International West: An Interview with Frank Bergon", Western American Literature, 2001eko udaberria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ann Ronald: "Nevada", in Updating the American West, Texas Christian University Press, Fort Worth, Texas, 1997. Thomas J. Lyons-en edizioa.
  2. Monika Madinabeitia: “Getting to Know Frank Bergon: The Legacy of the Basque Indarra,” Journal of the Society of Basque Studies in America, 28. zkia., 2008.
  3. James H. Maguire: "Fiction in the West," in The Columbia History of the American Novel, New York, Columbia University Press, 1991.
  4. Frank Bergon, “Come with Me to Reality,” Terra Nova: Nature and Culture, 3. zkia. (1998ko negua), 16-34.or.
  5. “Top Twelve Westerns,” in Good Fiction Guide, New York, Oxford University Press, 2001.
  6. The New Yorker, 1995eko abuztuaren 8a.
  7. Cheryl Glotfelty: "Spiritual Testing in the Nuclear West," in Spiritual Frontiers: Belief and Values in the Literary West, Brigham Young University Press, Provo, Utah, 2000.
  8. Gregory L. Morris, Frank Bergon, Boise, ID: Boise State University Press, Western Writers Series, 1997.
  9. Jim Dwyer: “100 Best Books,” in Where the Wild Books Are: A Field Guide to Ecofiction, Reno, University of Nevada Press, 125 eta 185.or.
  10. Frank Bergon, “The Journals of Lewis and Clark: An American Epic” in Old West-New West: Centennial Essays, Mosku, University of Idaho Press, 1993.
  11. New European Poets, Saint Paul, Minnesota, Graywolf Press, 2008.
  12. The European Constitution in Verse, Brusela, Passa Porta, 2009.
  13. Biografia Bergonen webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]