Frantzisko Jabier Landaburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko Jabier Landaburu
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1907ko irailaren 5a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Paris1963ko maiatzaren 6a (55 urte)
Hobiratze lekua Santa Isabel hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Frantzisko Jabier Landaburu Fernandez de Betoño (Gasteiz, 1907ko irailaren 5a - Paris, 1963ko maiatzaren 6a) arabar politikaria izan zen. EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen. 1933an diputatu hautatu zuten Araban, EAJ alderdiaren eskutik. 1936. urteko militarren matxinadan bi aldiz atxilo hartu zuten Gasteizen, baina, urtebete geroago, Lapurdira ihes egitea lortu zuen. EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean, Gestapotik ihes egin zuen, eta, 1944. urtean, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen, hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean, Agirre lehendakaria hil zenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten. 55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela hil zen. Artikulu nagusiak: Emmanuel Mounier-Léon Blum, Patronos, cristianos y curas obreros!, ...Comunismo tampoco, ¿Debe tener el partido una doctrina social?, En torno al Pacto del Atlántico, La lección de la Commonweath, De Luxemburgo a Estrasburgo eta Marc Sangnier, el sembrador (Alderdi aldizkarian argitaratuak).

Landabururen omenez Eurobaskek (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak) ikerketa-sari batzuk eman ohi ditu.

Eneko Landaburu politikaria eta Gorka Landaburu kazetaria bere semeak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]