Frantziskotar misioak Sierra Gordan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziskotar misioak Sierra Gordan (Querétaro)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 1079
Kokalekua Mexiko Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 2003 (XXVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Frantziskotar misioak Sierra Gordan, Mexikoko Querétaro Arteaga estatuan dauden bost eraikin dira, 1750 eta 1760 artean eraikiak eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatuak 2003an. Junípero Serra misiolari frantziskotarrak sortu zituen, Kaliforniako misioak baino lehenago.

Bost eliza hauek estilo eta arkitektura batasun handia dute, eta mexikar barrokoaren erakusgarri onenetakoak dira. Gainera, misio hauek XVIII. mendean Mexiko erdialde eta mendebaldean izandako ikuspuntu eta baloreen aldaketen lekuko dira, batez ere kolonizazio prozesuaren garaian.

Hauek dira bost misioak:

Kodea Izena Udalerria Koordenatuak Babesgunea
1079-001 Santiago de Jalpan Jalpan de Serra 21°12′15.8″N 99°27′50.8″W / 21.204389°N 99.464111°W / 21.204389; -99.464111 21,85 ha.
1079-002 Santa María de la Purísima Concepción del Agua de Landa Landa de Matamoros 21°10′9.2″N 99°18′39.0″W / 21.169222°N 99.310833°W / 21.169222; -99.310833 31,70 ha.
1079-003 San Francisco de Asís del Valle de Tilaco Landa de Matamoros 21°09′40.3″N 99°11′33.5″W / 21.161194°N 99.192639°W / 21.161194; -99.192639 25,27 ha.
1079-004 Nuestra Señora de la Luz de Tancoyol Jalpan de Serra 21°24′01.5″N 99°19′40.9″W / 21.400417°N 99.328028°W / 21.400417; -99.328028 13,54 ha.
1079-005 San Miguel Concá Arroyo Seco 21°26′40.9″N 99°38′13.0″W / 21.444694°N 99.636944°W / 21.444694; -99.636944 11,37 ha.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]