Junípero Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Junípero Serra
Juniperro-serra.jpg
Bizitza
Jaiotza Petra1713ko azaroaren 24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Carmel-by-the-Sea1784ko abuztuaren 28a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta misiolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Frantziskotar familia
http://www.sbmal.org

Junípero Serra Ferrer (Petra, Mallorca, 1713ko azaroaren 24a - San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak, Espainia Berria, gaur egun Kalifornia, AEB, 1784ko azaroaren 28a) espainiar elizgizona eta kolonizatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1730. urtean frantziskotarren ordenan sartu zen, eta Palmako Unibertsitatean izan zen irakasle. 1749an, Espainia Berriko misioetara bidali zuten. 1749-1758 urteetan Sierra Gordan izan zen (Querétaro), eta handik Mexikora abiatu zen. Mexikon Croix erregeordearekin jarri zen harremanetan, iparraldea kolonizatzeko asmotan.

1767. urtean, jesuitak egotzi zituztenean, Behe Kaliforniara bidali zuten. 1769. urtean Kalifornia Garaira joan zen, eta San Diegoko eta Monterreyko San Carlos Borromeo de Carmelo misioak sortu zituen. 1776tik aurrera, misio gehiago zabaldu zituen San Frantziskon, San Gabrielen (egungo Los Angelesen), eta beste leku batzuetan. Eremu horretako amerindiarrak katoliko bihurtu zituen, eta gaztelania irakatsi zien.

1988an Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Junípero Serra Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Balearrak
Artikulu hau Balearretako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.