Guanajuato (Mexiko)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guanajuato
 Mexiko
Vista aérea de Guanajuato.jpg
Coat of arms of Guanajuato.svg
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Probintzia Guanajuato
Alkatea Edgar Castro Cerrillo (PRI)
Posta kodea 36000
Geografia
Koordenatuak 21° 01′ 04″ N, 101° 15′ 24″ W / 21.017777777778°N,101.25666666667°W / 21.017777777778; -101.25666666667Koordenatuak: 21° 01′ 04″ N, 101° 15′ 24″ W / 21.017777777778°N,101.25666666667°W / 21.017777777778; -101.25666666667
Guanajuato (Mexiko) hemen kokatua: Mexiko
Guanajuato (Mexiko)
Guanajuato (Mexiko)
Guanajuato (Mexiko) (Mexiko)
Mexico Guanajuato location map (urban areas).svg
Azalera 78 km²
Altuera 1996
Demografia
Biztanleria 72.237 bizt. (2010)
Metropolia 171.709
Dentsitatea 926,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1546
Telefono aurrizkia 473
Ordu eremua UTC−06:00
Hiri senidetuak Toledo, Salinas (Kalifornia), Ashland (Oregon), Cuenca (Ekuador), Old Havana, Morgantown, San Miguel de Allende, Tepatitlán de Morelos (udalerria), Santa Fe, Alcalá de Henares, Arequipa, Avignon, Mexiko Hiria, Morelia, Oaxaca de Juárez (udalerria), Quebec Hiria, Spoleto, Umeå udalerria, Valparaíso eta Zacatecas (Mexiko)
http://www.gto.gob.mx/

Guanajuato Mexiko erdialdeko hiria da, Guanajuato estatuaren hiriburua eta Guanajuato udalerriaren herriburua. 2010ean hiriak 72.237 biztanle zituen, eta udalerriak 171.709.[1]

Mexikoko zilar meatzalde aberatsenetako batean dago. Hiriak arkitektura kolonialeko eraikin bikainak ditu. UNESCOk hirigune historikoa eta meatzeak Gizateriaren ondare izendatu zituen 1988an, Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak izenarekin.[2] Gaur egun, unibertsitateagatik eta bizitza kultural biziagatik ere ezaguna da. Azken horren adibide nagusia da Cervantesen Nazioarteko Jaialdia, Mexiko eta Latinoamerikako bilkura artistiko nagusietakoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guanajuato Mexikoaren erdialdean dago, Mexiko Hiritik 370 kilometro iparraldera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Guanajuato)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 34 36 38 42 39 36 35 34 33 32 30 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22 25 28 31 34 29 27 27 26 25 24 22 27
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7 -3 -1 5 6 9 10 7 6 0 -3 -6 0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 8 10 12 15 16 17 16 14 12 6 5 8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 15 5 0 12 53 174 243 208 138 40 20 15 923
Iturria: Wunderground Weather, Guanajuato, Guanajuato, México, Batez-besteko tenperatura 2011[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren historia Kolon aurrekoa da. Hastapenetan txitximekarrek Mo-o-ti deitzen zioten, "metalen lekua" esan nahi duena.[4] Beranduago aztekek Paxtitlan izena eman zioten, "lastoaren lekua" esan nahi duena.[4] Gaur egungo izena kuanasï= igel uata= muino hitzen elkarketatik dator, purepetxa hizkuntzan zuzenki idatzia Kuanasïuatu geratzen delarik, hau da, "igelen muinoa".

Espainiarren garai kolonialean garapean handia izan zuen batez ere urre eta zilar meategien ustiapenarekin. XIX. mendean zehar zenbait matxinada garrantzitsu gertatu ziren hirian.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenetan, Guanajuato lau auzotan banatua zegoen: Marfil/Santiago, Tepetapa, Santa Ana eta Santa Fe. Gune oso menditsu baten erdian dago eta hiriaren erditik hainbat erreka igarotzen dira. Hori dela eta, arazoa handian izan zituzten mendeetan zehar gertatzen ziren uholdeekin. Horretarako, meatzaritzan zuten ezagutza baliatuz, XIX. mendean erreken uholdeak saihesteko tunel sistema bat egin zuten hirian azpian. Sarbideak ere ez ziren errazak, baina XX. mendean, automobilaren agerpenarekin, arazoa areagotu egin zen eta hiri barneko zirkulazioa asko zaildu zen. Kale horietako asko ez zuten irteerarik eta horregatik gaur egun “Sal si puedes” (irten, ahala baduzu) ezizenez ezagutzen dira.[5]. Arazo hori konpontzeko, eta berriro ere meatzaritza ezagutza baliatuz, lurrazpiko errepide eta kale sistema oso bat eraiki zuten, eta ondorioz, gaur egungo kale gehienak lurrazpian daude garai bateko kanalizazioak baliatuz ere.[5]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Guanajuato9 guanajuato.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 482
Kokalekua Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1988 (XII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Instituto Nacional de Estadística y Geografía, Guanajuato: datos generales, http://www.microrregiones.gob.mx/zap/datGenerales.aspx?entra=nacion&ent=11&mun=015. Noiz kontsultatua: 2017-10-26 .
  2.   Historic Town of Guanajuato and Adjacent Mines, whc.unesco.org, http://whc.unesco.org/en/list/482. Noiz kontsultatua: 2017-10-26 .
  3. http://www.wunderground.com/global/stations/76612.html#History
  4. a b   Instituto Nacional para el Federalismo y el Desarrollo Municipal, Enciclopedia de los Municipios de México, http://www.e-local.gob.mx/wb/ELOCAL/ELOC_Enciclopedia. Noiz kontsultatua: 2010-3-12 .
  5. a b (Gaztelaniaz) Leal, Manuel G. (2009). Leyendas de Guanajuato. Guanajuato. Stampart.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guanajuato (Mexiko)