Fredi Paia
| Fredi Paia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Algorta, 1981 (44/45 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Familia | |
| Ama | Mari Carmen Ruiz |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Fredi Paia Ruiz (Algorta, Bizkaia, 1981) bertsolaria, Kultur Ekosistemen diseinu-sorkuntza ekonomian Nazioarteko Cum Laude Doktorea,[1] etnografoa eta musikaria da.
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, diziplina berean masterduna (espedienterik onenaren saria eta ohorezko matrikula kalifikazioa) eta Nazioarteko Cum Laude Doktorea Enpresen Zuzendaritza, Berrikuntza eta Jakintzan (EHU; 2023). Doktore tesia: Uztartze merkatuak kultur eta sormen ondasun eta zerbitzuentzat. Irakasle ibili da EHUn.[2]
Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan da.[3] 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere izan da. Bost liburu eta lau dokumental argitaratu ditu Eskal Herriko kulturari buruz: Aupa Maurizia, Maruri-Jatabe bizimodua eta ohiturak, Busturia bizimodua eta ohiturak, Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980, Zitze Isukitze Hauspogoran, Getxo Akodaten Naz (I eta II), Akabuko Martxea eta Dominica.
Berria, Euskaldunon Egunkaria egunkarietan iritzigile izan izan da (2000-2011)eta Gara egunkarian euskarazko iritzigilea izana (2011-2019). 20 urtez iritzigile politiko eta kultural moduan jardun ondoren foku publikotik erretiratzea erabaki zuen 2020ko maiatzaren 3an sare sozial digitaletatik irtenda amaitu zuen 5 urteko plangintza baten bidez. Gibelurdinek musika taldeko biolin jole eta txirularia da.
Bertsolari txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolari Txapelketa Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipar-Uribeko bertsolari txapelketa 2000: txapeldun
- Berritxu saria (1): 1999
Eskolartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- handitan:
- txapeldun (1): 1999
- finalista 1997an
- txikitan:
- txapeldun (1): 1994
- txapeldun orde (1): 1995
- handitan:
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
- 1999: txapeldun (17-18 urte artekoen mailan)
- 1998: finalista (handitan)
- 1997: txapeldun orde (handitan)
- 1995: txapeldun orde (14 urte artekoen mailan)
- 1994: txapeldun (txikitan)
- 1993: txapeldun orde (txikitan)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ALFREDO EUSEBIO PAYÁ RUIZ | Artizarra. (kontsulta data: 2025-05-18).
- ↑ «ALFREDO EUSEBIO PAYA RUIZ - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-18).
- ↑ Susaeta, Igor. (2014-12-20). «Fredi Paia, txapeldun» Berria.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |