2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 12an hasi zen eta abenduaren 20an finala jokatu zen bertsolari txapelketa izan zen.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketan guztira berrogei bertsolarik parte hartu zuten[1]. Eskualdeetako txapelketako txapeldunek, puntuz sailkatutakoek eta 2010ean edo aurretik finalista izan zirenek osatu zuten txapelketaren lehen fasea, eta 2012an finalista izan zirenak finalaurrekoetan sartu ziren.

  • 2014ko eskualdeetako txapeldunak: Oihana Bartra Arenas, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga, Igor Meñika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Gorka lazkano Arrizubieta eta Aitor Arrutia Azkueta. Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldunak uko egin zion txapelketan parte hartzeko aukerari. 2010ean edo aurretik finalistak izan zirenak ere bertan izango ziren: Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Eneko Abasolo Txabarri Abarkas.
  • Puntuz sailkatutakoek osatu zuten hasierako fasea: Ander Elortegi Garatea, Gorka Ostolaza Ikaran, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Joseba Barandiaran Andueza, Joseba Artza Zubillaga, Jon Rementeria Larruzea, Txaber Ormazabal Villanueva, Arrate Illaro Etxebarria, Aitor Bizkarra Ruiz, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peio Ormazabal Villanueva, Inazio Vidal Gurrutxaga, Peru Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Eneko Arrate Sololuze, Lander Ibarluzea Bikandi eta Julen Erezuma Arzanegi.
  • 2012ko Bizkaiko finalistek txapelketan zuzenean parte hartzeko aukera zutenez, zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko ziren: Miren Amuriza Plaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Iratxe Ibarra Foruria, Jone Uria Albizuri, Onintza Enbeita Maguregi eta Fredi Paia Ruiz. Igor Elortzak ez zuen parte hartu.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2]

Etxebarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarriako saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2014ko azaroaren 22ko 17:30etan jokatu zen herriko frontoian.

Bertsolaria Puntuak
Iratxe Ibarra 475,5
Fredi Paia 474,5
Joseba Artza 469
Eneko Abasolo 469
Ander Elortegi 467
Miren Amuriza 464

Urduliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdulizeko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2014ko azaroaren 30eko 17:30etan ospatu zen herriko pilotalekuan.

Bertsolaria Puntuak
Etxahun Lekue 515
Onintza Enbeita 495,5
Xabat Galletebeitia 474
Beñat Ugartetxea 470
Gorka Ostolaza 459,5
Julen Erezuma 424

Zornotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zornotzako saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2014ko abenduaren 7ko 17:30etan ospatu zen Zelaieta zentroko fontoian.

Bertsolaria Puntuak
Arkaitz Estiballes 499,5
Jone Uria 496
Oihana Bartra 478,5
Ibon Ajuriagogeaskoa 450,5
Imanol Uria 438,5
Garikoitz Sarriugarte 431

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala Bilboko Miribilla Kiroldegian ospatu zen, 2014ko abenduaren 20ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Fredi Paia 901
Arkaitz Estiballes 874.5
Etxahun Lekue 512
Oihana Bartra 482.5
Jone Uria 482
Onintza Enbeita 479
Iratxe Ibarra 478,5
Xabat Galletebeitia 452

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]