Frida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frida
Jatorria
Argitaratze-data 2002
Jatorrizko izenburua Frida
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko
Ezaugarriak
Genero artistikoa Film biografikoa, film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena 123 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Frida: A Biography of Frida Kahlo Itzuli
Grabazio lekua(k) Mexiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Julie Taymor
Gidoigilea(k) Clancy Sigal
Gregory Nava
Anna Thomas


Antzezlea(k)
Salma Hayek (Frida Kahlo)
Alfred Molina (Diego Rivera)
Geoffrey Rush (Leon Trotski)
Ashley Judd (Tina Modotti )
Mia Maestro
Roger Rees (Guillermo Kalho )
Diego Luna
Edward Norton (Nelson Rockefeller )
Antonio Banderas (David Alfaro Siqueiros)
Margarita Sanz (Natalia Sedova )
Patricia Reyes Spíndola
Lila Downs
Chavela Vargas (Santa Muerte )
Valeria Golino (Guadalupe Marín )
Omar Rodríguez-López (André Breton)
Julian Sedgwick
Didi Conn
Saffron Burrows
Elliot Goldenthal
Benjamín Benítez
Karine Plantadit
Andrés Montiel





















Ekoizpena
Ekoizlea Salma Hayek
Sarah Green

Konpainia ekoizlea Lions Gate Entertainment
Miramax
Ventanarosa Itzuli


[[Kategoria:Ventanarosak Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Françoise Bonnot
Musikagilea Elliot Goldenthal
Bestelako lanak
Musikagilea Elliot Goldenthal
Argazki-zuzendaria Rodrigo Prieto
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Mexiko Hiria
Argumentu nagusia Frida Kahlo
Historia
Jasotako sariak Makillaje onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Salma Hayek

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Felipe Fernández del Paso , Hania Robledo

Makillaje onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

John E. Jackson , Beatrice De Alba

Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Julie Weiss

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Elliot Goldenthal
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/frida

Frida Frida Kahlo pintore mexikarrarari buruzko filmea da. Frida Julie Taymor zuzendariak zuzenduriko luzemetraia da, 2002. urtean Miramax produktorak estreinatua. Hayde Herrerak Frida Khalori buruz idatzi zuen liburuan oinarrituta dago. Salma Hayek aktoreak gorpuztu zuen Frida eta Ventana Rosa bere produktorak ekoitzi zuen, Lions Gate Filmsekin batera. Sei Oscar saritarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen: Makillaje onenaren saria eta Jatorrizko musika onenarena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frida Kahlo pintore mexikarraren bizitza kontatzen du. Pelikula Fridak 18 urte zituenean izan zuen autobus istripuan hasten da. Istripuaren ondorioak bizitza guztirako geratu zitzaizkion, eta behin eta berriro agertuko dira ondorio hauek filmean. Sendatzeko prozesuan Frida pintatzen hasiko da.

Frida Diego Rivera pintorearekin ezkonduko da eta bere harremanaren nondik norakoak azalduko dira filmean. Rivera behin baino gehiagotan egongo da beste emakume batzuekin eta Fridak ere bere sexualitatea modu askean biziko du. Bikotea Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Los Angelesera. Bertan, Diego Nelson Rockerfellerrentzat mural bat margotzen hasiko da. Rockerfellerri ordea ez zaio Diegoren ikuspegi komunista gustatzen eta murala suntsitu egingo dute. Fridak aborto bat izango du bertan dela eta Mexikora itzultzea erabakiko du bere amaren heriotzaren berri izan ondoren.

Mexikora itzulikakoan bere ahizpa Cristina beraien etxera joango da bizitzera eta Fridak Diego bere ahizparekin oheratzen dela deskubrizean Diego utzi eta etxetik joango da. Bere unerik gogorrenetan Frida alkoholismoan erortzen da. Diegok Leon Trotskyi errusiar politikaria etxean hartzeko eskatuko dio Fridari, hau Mexikon erbesteratuta baitago. Trotski eta Fridak harreman labur baina sakon bat izango dute baina honen ondorioz Trotskik alde egin beharko du bere segurtasuna mantentzeko.

Diegok Frida eta Troskiren arteko harremanaren berri izatean Frida Parisera joango da. Bertan bere lanak ezagutarazteko saiakera egingo du. Mexikora itzultzean, Diegok dibortzioa eskatuko dio. Fridaren osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du eta hankako behatzak anputatu egiten dizkiote. Riverak berriro ere berarekin ezkontzeko eskatzen dio Fridari. Ezkondu eta berehala, hil egingo da bere bizitzako bakarkako bere lehen erakusketa inaguratu ondoren.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egokitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hayden Herreraren Frida: A Biography of Frida Kahlo liburuan oinarritutako filmea da. Clancy Sigal, Diane Lake, Gregory Nava, Anna Thomas eta Edward Nortonek egin zuten egokitzapena.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Izendapena Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Zuzendaritza Artistiko onena Felipe Fernández del Paso 


Hania Robledo

Ez
Jantzi Diseinu onena Julie Weiss Ez
Abesti original onena Julie Taymor


Elliot Goldenthal

Ez
Jatorrizko musika onena Elliot Goldenthal Bai
Makillaje onena John E. Jackson


Beatrice De Alba

Bai

2002ko Urreko Globoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Izendapena Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Jatorrizko musika onena Elliot Goldenthal Bai

2002ko BAFTA sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapena Kategoria Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Bigarren mailako aktore onena Alfred Molina Ez
Jantzi diseinu onenarena Julie Weiss Ez
Makillaje onenaren saria Judy Chin Beatrice de Alba 


John Jackson
 Regina Reyes

Bai