Tina Modotti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tina Modotti
Tina Modotti - Edward Weston.jpg
Bizitza
JaiotzaUdine1896ko abuztuaren 17a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaMexiko Hiria1942ko urtarrilaren 5a (45 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, aktibista, modeloa, aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0595322 Discogs: 2246821 Find a Grave: 18403 Edit the value on Wikidata

Tina Modotti izenez ezaguna den, Assunta Adelaide Luigia Modotti Mondini (Udine, Italia, 1896ko abuztuaren 16a - Mexiko Hiria, 1942ko urtarrilaren 5a) argazkilari italiarra izan zen, aktibista eta borrokalari soziala Mexikon.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Modotti eta Assunta Mondiniren alaba, lau anai-arreba izan zituen. 12 urterekin eskola utzi eta ehungintza lantegi batean lan egin behar izan zuen familiari laguntzeko. 17 urterekin San Frantzisko hirira emigratu zuen. Roubaix de L'Abrie Richey poetarekin ezkondu zen 1915ean. Ondoren, Hollywoodera lekualdatu zen. 1921ean, Edward Weston argazkilariarekin harreman estua hasi zuen, modelo gisa egin zuen lan berarekin, baita argazkilaritza ikasi ere.

1923-1930 urteen artean Mexikon bizi izan zen, han egin zuen bere obraren zatirik handiena eta iraultzarekin bat egin zuen. Antonieta Rivas Mercado, Diego Rivera, David Alfaro Siqueiros, José Clemente Orozco, Blanca Luz Brum, Nahui Ollin, María Tereza Montoya eta Frida Kahlo moduko artistekin harremandu zen. Mexikoko Alderdi Komunistarekin kolaboratu zuen 1927an. Augusto Cesar Sandinoren borroka aktiboki babestu zuen eta lehen batzorde antifaxista italiarra sortzen lagundu zuen. 1928an Julio Antonio Mella ezagutu zuen, kubako ikasle buruzagia. Vittorio Vidali ere babestu zuen.

1930eko otsailean Mexikotik kanporatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako, Kubako eta Holandako gobernuek errefusatu ondoren, Berlinetik igaro zen, azkenik Moskura iristeko. Errefuxiatu politikoentzako laguntza-misioak antolatu zituen, eta horrek Espainiara eraman zuen 1934an.

Espainiako Gerra Zibilean, Bosgarren Erregimentuan sartu zen, eta Nazioarteko Brigadetan lan egin zuen, Maria izenarekin.

1939an errefuxiatu moduan itzuli zen, Maria izenarekin oraindik, Mexikora. Non bere jarduera politikoa jarraitu zuen Giuseppe Garibaldi Aliantza Antifaxistaren bidez. 1940an, Lázaro Cárdenas presidenteak Tinaren kanporatzea bertan behera utzi zuen. 1942ko urtarrilaren 5ean bihotzekoak jota hil zen taxi baten barruan.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modottik bere lanetan proiektatu zuen interesa, gizarte talde ahulenekiko zuen konpromiso ideologikoaren isla izan zen. 1924an, Mexican Folkways aldizkarirako eta El Machete egunkarirako editore eta argazkilari gisa egin zuen lan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru pelikuletan hartu zuen parte:

  • The Tiger's Coat (1920)
  • Riding with Death (1921)
  • I can explain (1922)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]