Fritz Todt
Itxura
Fritz Todt (Pforzheim, Alemania, 1891ko irailaren 4a - Rastenburgetik gertuko aire-istripu batean, 1942ko otsailaren 8a) alemaniar jenerala eta arkitektoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922. urteaz geroztik, Alderdi Naziko kidea izan zen. 1933an, Reicheko garraioen antolakuntzaz eta autobideak eraikitzeko plangintzaz arduratzeko agindua eman zion Hitlerrek. 1938an, mendebaleko gotorlekuak eraikitzeko agindua jaso zuen. 1939an, jeneral egin zuten. 1940an, Arma eta Jaurtigaietarako ministro, eta, 1941-1942an, Errusiako fronteko gibelaldea hornitzeko ardura izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fritz Todt |