Gaetano Belloni
Gaetano Belloni | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Pizzighettone, 1892ko abuztuaren 26a |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Heriotza | Milan, 1980ko urtarrilaren 9a (87 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Gaetano Belloni (Pizzighettone, Cremonako probintzia, 1892ko abuztuak 26-1980ko urtarrilak 9) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1916 eta 1932 artean, denbora horretan 49 garaipen lortu zituelarik.
Hasieran txirrindulari zaletu bezala nabarmendu zen, 1914an Italiako txapeldun bihurtuz eta 1915ean Lonbardiako Giroa irabaziz.
1920ko hamarkadan zehar Bellonik sarri lehiatu zen Costante Girardengorekin, gehienetan garaitua izan zelarik, horren ondorioz Eterno Secondo (Betiereko Bigarrena) ezizena jaso zuelarik.
Txirrindulari bezala lortu zuen arrakastarik handiena 1920ko Italiako Giroa irabazi izana da. Alabaina, bere palmaresean ospe handiko probetan lortutako beste garaipen asko ere badaude, baita ohorezko postuak ere. Hiru aldiz irabazi zuen Lonbardiako Giroa (oraindik gainditu ez den errekorra, baina beste txirrindulari handi batzuk bai berdindu dutena, Alfredo Binda, Costante Girardengo, Gino Bartali eta Sean Kelly kasu) eta beste bi aldiz Milan-San Remo klasikoa. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan 2. amaitu zuen 1920an eta 3. 1925ean. 1927an 4. amaitu zuen Munduko Txirrindularitza txapelketan, Bindak irabazi eta italiar taldeak domeinatu zuen edizio batean.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1915 1917 1918 1919
1920 |
1921
1922
1925 1927 1928 1929
|
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 1919 | 1920 | 1921 | 1922 | 1923 | 1924 | 1925 | 1926 | 1927 | 1928 | 1929 | 1930 | 1931 | 1932 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
2 | 1 | 2 | UT | UT | UT | 4 | — | — | UT | UT | — | UT | UT |
![]() |
— | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Costante Girardengo |
Italiako Giroaren irabazlea 1920 |
Ondorengoa Giovanni Brunero |
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez)Gaetano Belloniren palmares osoa