Gino Bartali
| Gino Bartali | |
|---|---|
(1963) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ponte a Ema (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Florentzia, 2000ko maiatzaren 5a (85 urte) |
| Hobiratze lekua | Toscana |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Frejus (en) | 1935-1935 |
| Legnano | 1936-1943 |
| Legnano | 1945-1948 |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Eliza latinoa |

Gino Bartali (Ponte a Ema, Florentzia, 1914ko uztailak 18- Florentzia, 2000ko maiatzak 5), Ginetaccio ezizena jaso zuena, txirrindulari italiar bat izan zen, 1935 eta 1954 artean profesionala izan zena, denbora horretan 91 garaipen lortu zituelarik.
1936an, jada Italiako Giro bat lortua zuela, Bartali txirrindularitza uzteko puntuan egon zen bere anaia Giulioren heriotzaren ondorioz. Txirrindularitzaren zale guztien zorionerako, Gino Bartalik lehiatzen jarraitu zuen.
Fausto Coppiren arerio nagusia izan zen, italiarrak banatzen zituen lehia, politikoki zein erlijiosoki (euren pentsaera politiko erlijiosoak ere aurkakoak ziren). Alabaina, elkarren arteko lehia horrez gain, Coppi eta Bartaliren artean bazegoen adiskidetasuna, talde berean egon ziren urte askoan, eta, askotan, batak bestearen laguntzaile lana egin zuen eta alderantziz. 1949ko Frantziako Tourra, Coppik irabaziko zuena Bartaliren aurretik, honen adibiderik esanguratsuena izan daiteke. Bi txirrindulari italiar hauek lasterketa Alpeetan txikitu zuten, baina beti "eskutik".
Bigarren Mundu Gerrak bere kirol karrera eten zuen. Gerra honen aurretik, 1939an ezin izan zuen 1938an lortu zuen Frantziako Tourra defendatu. Gino Bartalik, baina, mendeku hartu zuen 1948an, bere bigarren Tourra oso modu ikusgarrian lortuz, zazpi etapa garaipen lortuta. Bi garaipen hauekin, egundaino, bi Tour hamar urteko diferentziaz irabazi dituen txirrindulari bakarra da.
Bartali eskalatzaile bikaina izan zen, Italiako Giroko mendiko sailkapen nagusiko lehena zazpi aldiz izan zelarik, eta Tourrekoa bi aldiz. Aitzindaria izan zen Campagnolo martxa aldaketa sistema erabiltzen. Aurretik, bizikletek bi plato izaten zituzten eta horien artean egin beharreko aldaketa eskuz egin behar zen, horretarako gelditu egin behar zelarik. Sistema berri honekin, txirrindulariak plato aldaketa bizikleta gainetik jaitsi gabe egin zezakeen. Ekintza hau, azkar, Bartali eraso bat jotzeko prest zegoela adierazten zuen seinale bihurtu zen.
Itzuli Handietan lortu zituen garaipenez gain, Bartalik Italiako Txirrindularitza Txapelketa Nazionala bost aldiz irabazi zuen, baita zenbait klasiko ere, Milan-San Remo eta Lonbardiako Giroa kasu.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Euskal Herriko Itzulia eta hiru etapa- Bernocchi Kopa
- 7. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
1936
- Lonbardiako Giroa
Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta hiru etapa
1937
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta lau etapa- Piamonteko Giroa
- Frantziako Tourreko Etapa 1
- Lazioko Giroa
- 2. Lombardiako Giroan
1938
Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa.- Tre Valli Varesine
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Lombardiako Giroan
1939
- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- Piamonteko Giroa
- Toskanako Giroa
- 2. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta lau etapa
1940
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa.- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- Lazioko Giroa
- Toskanako Giroa
- Campaniako Giroa
- 9. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa - 2. Milan-Mantuan
1942
1943
- 3. Milan-Mantuan
1945
1946
- Züricheko txapelketa
Italiako Giroa eta Mendiko sailkapena 
Suitzako Itzulia eta 4 etapa- Matteotti Saria
1947
- Milan-San Remo
Suitzako Itzulia eta 2 etapa- 2. Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa - 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
1948
- Züricheko txapelketa
Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena
eta 7 etapa- Toskanako Giroa
- 8. Italiako Giroan
- 3. Desgrange-Colombo Challengean
1949
- Romandiako Tourra eta 3 etapa
- 2. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- 2. Desgrange-Colombo Challengean
1950
- Milan-San Remo
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- Toskanako Giroa
1951
- Piamonteko Giroa
- 2. Fleche Wallonen
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Sassari-Cagliarin
- 4. Frantziako Tourrean
1952
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa- Emiliako Giroa
- Reggio Calabriako Giroa
- 4. Frantziako Tourrean
- 5. Italiako Giroan
1953
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Itzuli Handia | 1935 | 1936 | 1937 | 1938 | 1939 | 1940 | 1941-45 | 1946 | 1947 | 1948 | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 7 | 1 | 1 | — | 2 | 9 | — | 1 | 2 | 8 | 2 | 2 | 10 | 5 | 4 | 13 | |
| — | — | UT | 1 | — | — | — | — | — | 1 | 2 | UT | 4 | 4 | 11 | — | |
| — | 7 | — | — | — | — | — | 12 | — | — | — | — | 9 | 10 | — | — |
| — | Ez zuen parte hartu |
| DSK | Deskalifikatua |
| UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gino Bartali - ProCyclingStats
- (Italieraz)Museo del Ciclismo - Gino Bartali
| Aurrekoa Roger Lapébie |
Frantziako Tourraren irabazlea 1938 |
Ondorengoa Sylvère Maes |
| Aurrekoa Jean Robic |
Frantziako Tourraren irabazlea 1948 |
Ondorengoa Fausto Coppi |