Gaineztadura nuklear

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diagram human cell nucleus pt.svg

Gaineztadura nuklearra zelula eukariotoetan nukleoa inguratzen duen geruza bikoitz lipidikoa da. Nukleoaren edukia zitoplasmatik banantzen duen hesi fisikoa da, homeostasiaz arduratzen dena, nahiz eta bien artean materiaren elkartrukea baimentzen duten poro nuklearrak dituen.

Gaineztaduraren mintz bakoitza bigeruza lipidiko bat da. Kanpoko mintza erretikulu endoplasmatiko bikortsuaren jarraipena da, hau da, gainazalean bikorrak dituen erretikulu endoplasmatikoa, barnekoa proteina askoren egonlekua den bitartean. Gaineztadura nuklearraren bi mintz hauek bat egiten dute poro nuklearrak dauden tokian.

Barne mintzarekin erlazionatuta xafla nuklearra dago. Hau kromatina periferiko eta barne mintzaren artean dagoen geruza proteikoa da. Xafla honek kromosomen finkapen leku gisa jokatzeaz gain, nukleoari egonkortasun egiturala ematen dio.

Mitosiaren hasieran, hots, zelularen zatiketa hasten denean gaineztadura nuklearra desagertu egiten da. Zatiketa amaitu ondoren, berriro sortuko da mitosian lortutako bi zelula alaben nukleoak inguratuz. Prozesu hau xafla nuklearra osatzen duten proteinen asaldurari esker da posible.