Erretikulu endoplasmatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nukleo zelularra, erretikulu endoplasmatikoa eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.
(1) Nukleo zelularra. (2) Poro nuklearra. (3) Erretikulu endoplasmatiko bikortsua. (4) Erretikulu endoplasmatiko leuna. (5) Erribosoma. (6) Garraiatuak diren proteinak. (7) Garraio besikula. (8) Golgi aparatua. (9) Golgi aparatuaren cis aldea. (10) Golgi aparatuaren trans aldea. (11) Golgi aparatuaren zisternak.

Erretikulu endoplasmatikoa (EE), mintzez osatutako egitura zelularra da. Mintz hauek eratzen dituzten formak bi dira: zaku zapala edo tubulu itxurakoak. Mintz hauen kopurua, zelula osoan aurkitzen den mintz kopuruaren erdia izan daiteke.

Egitura hauen mintzak nukleoaren mintzarekin egiten gute bat.

Betetzen duten funtzioaren arabera, bi egitura desberdin banatzen dira: Erretikulu Endoplasmatiko Bikortsua (edo Pikorduna) eta Erretikulu Endoplasmatiko Leuna.

Erretikulu Endoplasmatiko Bikortsua (EB)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretikulu mota honetan erribosomak aurkitzen dira mintzari lotuta. EB-aren funtzio nagusia, proteinen sintesia da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteinen sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EB-aren funtzio nagusia. Hasieran, zitosolean dagoen ARNm-a, bertan dauden erribosa askeekin lotzen da. Lehenik, erribosoma subunitate txikiarekin eta gero handiarekin lotzen da. Bertan hasten da ARNm-aren irakurketa prozesua. Soilik "sekuentzia seinalea ("Signal Peptide")" deritzon kate polipeptidikoa sintetizatuko du (hau, 70 aminoazidoz osatuta dago gutxi gora-behera). Sekuentzia seinale hau lotu egiten da SRP ("Signal Recognition Particule") molekularekin. SRP molekula, erribonukleoproteina bat da. Honen bitartez ARNm molekularen irakurketa gelditzen da, beranduago EB-an jarraitzeko. Ondoren, EB-n kokatuta dauden translokadoreetako bati lotzen zaio. Translokadorea EB-aren mintza zeharkatzen duen konplexu proteiko bat da. Behin egitura honi lotuta, SRP molekula askatu egiten da eta hasieran itzulitako sekuentzia seinalea translokadoreari lotuta gelditzen zaio, eta ARNm-ari lotutako erribosomak jarraitzen du ARNm-aren itzulketarekin. Behin itzulpena bukatuta, peptidasa entzimak sekuentzia seinalea eta kate polipeptidikoa banatzen ditu. Sortutako kate polipeptidikoari txaperona izeneko proteinek ematen diote egitura hirudimentsionala. EE-k badauka kontrol sistema bat, gaizki itzulitako kate polipeptidoak eta akatsdun proteinak ezabatzeko. Hain zuzen ere, txaperonek, akatsdun kate polipeptidoak kanporatu egiten dutu zitosolera bertan lisosomek degin ditzaten.

Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EL)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EE mota honetan ez dira aurkitzen erribosomak lotuta bere mintzari; ondorioz, honek lortzen duen egitura tubularra edo tubuluz osatutakoa da. Tubulu hauek beraien artean lotuta daude, eta modu berdinean EB-ari lotuta (EE orgunulu bakarra delako).

EL, nagusiki, mintzak osatzeko beharrezkoak diren lipido gehienak sintetizatzen dira. Esfingolipidoak, Golgi-ren aparatuan sintetizatzen dira, baina hauek osatzeko beharrezkoa den oinarrizko egitura, zeramida, EE honetan sintetizatzen da.

Lipidoen garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EL-ean sintetizatutako lipidoak modu desberdinetan garraiatzen dira zelularen zehar. Modu aipagarriena, modu besikularra da.

Modu besikularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu besikularrean, besikula baten bidez garraiatzen dira lipidoak zitosolatik zehar. Besikulak, bikapa lipidikoz osatutako konpartimentu itxiak dira. Garraio modu honi esker, lipidoak ez dute erreakzionatzen zitosolean aurkitzen diren beste osagaiekin.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosfoglizerolipidoen sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantz azidoak zitosolean sintetizatzen dira. Gero, EL-ari lotzen dira bertan zenbait aldaketa izateko. Hain zuzen, bertan, bi gantz azido eta fosfato talde bat (alkohol talde bati lotuta), glizerol molekula batekin elkartuko dira, fosfoglizerolipido bat sortzeko.

Triazilglizerolen sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru gantz azido eta glizerol molekula baten "ensanblaje" sintesia bukatuta, bi bide desberdin jarraitzen dituzte triazilglizerolak:

  • EL-an gelditu
  • EL-tik atera tanta (edo ponpa) lipidikoen bitartez. Azken hauek ahalbidetzen dute adipozitoen sorrera.
Kolesterolaren sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolesterol molekularen sintesia EL-ean ematen da.

Detoxifikazio prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu honetan parte hartzen duen "P450 zitokromo" molekularen sintesia EL-ean gertatzen da. Detoxifikazio prozesuari esker, liposolubleak diren toxinak, hidrosolubleetara bilakatzen dira, gure organismoak kanporatu ahal izateko, adibidez, izerdiaren bitartez.

Glukosa-6-fosfato-aren degradazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakien gorputzetan aurkitzen den glukosa kopuru gehiena, glukogeno gisa dago. Glukogeno honen degradazioz (glukogenolisiaz) sortzen den molekula, glukosa-6-fosfatoa da. Molekula honek ezin ditu mintz zelularrak zeharkatu, ondorioz, EL-ean sintetizatutako glukosa-6-fosfatasa proteinari esker, zeinak katalizatu egiten duen desfosforilazio erreakzioa, lortzen da glukosa eta fosfato taldea banatzea. Bertan lortutako glukosa molekulak posible ditu mintz zelularrak zeharkatzea.

Kaltzio ioien biltzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitosoletik eratorritako Ca2+ ioiak biltzen dira EE-an. Funtzio honi esker, posible da kontrakzio muskularrak eragitea huek berriro ere zitosolera kanporatzen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erretikulu endoplasmatiko Aldatu lotura Wikidatan