Firu ertain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Firu ertainen egitura

Firu ertainak zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira. Ez dute zuzenean mugimendu zelularrean parte hartzen, oro har arkitektura zelularra mantentzeko funtzioa dute.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Firu ertainak bost taldetan banatzen dira:

I eta II taldea: Keratinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epitelio zelulen firu bereigarriak dira, bereziki epitelio keratinotsuan ugariak (esaterako epidermia). Zitoplasma osoa zeharkatzen dute sare konplexuak eratuz, zelula mintzaren behealdean eta nukleo inguruan dentsoagoa izanik. Desmosometara eta hemidesmosometara lotzen diren firuak dira, atxikipen mekanikoa gogortuz. Keratina mota desberdinak agertzen dira zelula desberdinetan.

III taldea: Desmina eta Bimentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Desmina. Batez ere gihar zelula leun eta ildaskatuetan agertzen da, baina baita fibroblasto eta Schwann zeluletan ere. Miofiruen antolakuntzan parte hartzen dute eta beraz, uzkurpenerako garrantzitsuak dira.
  • Bimentina. Batez ere jatorri mesodermikoa duten zeluletan dago: gihar zelulak, fibroblastoak, zelula epitelialak, kondrozitoak... Nukleo inguruan kokatzeko joera dute, sostengu mekanikoa emanez eta halaber bere itxura determinatuz.

IV taldea: Neurofiruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neuronen zitoplasman irregularki eta axoietan azau paraleloetan antolatzen dria, luzeraren norabidean. Neuronen soma, axoi eta dendriten hezurdura proportzionatzn dute, horien itxura berezia mantendu eta garraio intrazelularra baimenduz.

V taldea: Laminak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xafla nuklearraren osagaiak dira. A, B eta C laminak bereizten dira.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Firu ertain Aldatu lotura Wikidatan