Ganix Haltzueta
Ganix Haltzueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1875eko ekainaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Senpere, 1950eko irailaren 26a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ganix Haltzueta Hirigoien[1], ezizenez Oihanzaina edo Donamarti[2] (Senpere, 1875eko ekainaren 15 – 1950eko irailaren 26) bertsolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senperen jaioa, Amotze auzoko Donamartia etxean bizi izan zen. Pierre anaia ere bertsotan aritu izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez oihanzaina izan zen; hori dela eta, zuzenean debekatu ez bazioten ere, zeharka bertsotan era publikoan ez aritzeko presioak jasan zituen estatuaren administraziotik; horren ondorioz ez zuen 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusian -antolatutako lehenean alegia- parte hartu, Irabola herrikideak bigarren postua erdietsi zuen bitartean. 1918ko urtarrilaren 28an Elixabet Sangla arruetarrarekin ezkondu zen.[3] Bi seme izan zituzten, Pierre eta Antton.
Matxin Irabola lagun senpertarrarekin batera, Au Pays des Basques filmean (1930) agertu zen. Senpereko Herriko Etxean kontseilaria izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bat-bateko zein bertso jarrietan aritu izan zen. Senperen eta inguruko herrietako jaietan -Bera, Sara, Urdazubi, Zugarramurdi- sarritan ibili izan zen bertsotan, gehienbat Matxin Irabola auzokidearekin[4].
Bere bertsoetakoa Pantxoa eta Peiok kantatu dute, 2002ko Lapurtar koblariak diskoan[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantseserako sortutako grafian Halsouet. Euskal Onomastikaren Datutegiak Haltzueta proposatzen du euskararako.
- ↑ Lanbideagatik eta bizitokia izan zuen etxearen izenagatik, hurrenez hurren.
- ↑ Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 124-125. or.
- ↑ Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 72. or.
- ↑ Ekaitzaldi bloga.