Gasteizko setioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gasteizko setioa
Nafarroako konkista
Canton pulmonias.jpg
Data 1199ko ekainaren 5a - 1200ko urtarrilaren 25a
Lekua Gasteiz
 EH
Emaitza Gaztelarren garaipena
Gudulariak
Estandarte del Reino de Castilla.png Gaztelako Erresuma EstandNavarra.png Nafarroako Erresuma
Buruzagiak
Alfontso VIII.a Gaztelakoa
Diego Lopez II.a Harokoa
Antso VII.a Nafarroakoa
Martin Txipia

Gasteizko setioa 1199 eta 1200 artean Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldearen konkistatzeko kanpainian Alfontso VIII.ak zuzendutako Gaztelako Erresumako armadak egin zuen, Antso VII.a Nafarroakoaren garaian.

Nova Victoria hiriburua 1181ean Antso VI.a Jakitunak eratu zuen Gasteiz herrixka zegoen muinoan[1].

Setioak zortzi edo bederatzi hilabetez zirauen, 1199ko ekainaren 5a baino lehen hasi eta 1200ko urtarrilaren 25an baino lehen bukatu zuelako. Erasoa bitartean, hiribilduaren "tenentea" edo gazteluzaina Martin Txipia izan zen[2]. Gaztelarrek hirira heldu bezain pronto bateriak eta erasoak erabili zituzten. Euskaldunek tinko eutsi eta sarraski handia izan zen, Donemiliaga Kukulako artxiboaren aburuz. Orduan erasotzaileek hiria setiatzeari ekin eta elikagaiak eta ura sartzea galarazi zuten[3].

Setioa bukatzeko asmotan, Antso VII.ak almohadeen laguntza bilatu zuen, hauek Gaztelako Erresuma eraso dezaten eta fronte berri bat sortzeko. Negoziazioak luzeak baziren ere, musulmanen artean zegoen banaketa zela eta ez zuen lortu. Iruñeko gotzaina zen Gartzia Fernandezek gaztelaren tregoa lortu eta, goarnizioko zaldun batekin, Marokoko almohadeen lurraldetarantz jo zuen erregeari egoera azaltzeko[4]. Antsok hiribildua menderatzea onartu zuen. Ordurako, 1200ko urtarrilean, Gaztelako Erresumako armadak Araba eta Gipuzkoa osorik zituen kontrolpean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.