Gennaro Astarita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gennaro Astarita
Bizitza
Jaiotza Napoli, 1745
Heriotza Rovereto1805eko abenduaren 18a (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta orkestra zuzendaria
Genero artistikoa opera
musika klasikoa
liturgical music (en) Itzuli

Musicbrainz: fc391efd-6021-44b7-9605-b9147d6719f6 IMSLP: Category:Astarita,_Gennaro Edit the value on Wikidata

Gennaro Astarita (Napoli, 1745-Rovereto, 1805eko abenduaren 18) musikagile italiarra, bere operei esker oso ezaguna egin zen. Operako Eskola Napolitarraren partaidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1765ean hasi zen opera-egile lanetan Niccoló Piccinnirekin batera; lehen lana La orfana insidiata izan zen. Ondoren, Il corsaro algerino (1765) eta Tra i due litiganti il terzo gode (1766) taularatu zituen. 1770ean kapera-maisu izendatu zuten Napolin, L'astuta cameriera idatzi zuenean. 1779an Veneziara joan zen Tommaso Traettaren opera bat amaitzeko, Gli eroi dei Campi Elisi. 1780an Bratislavara joan zen La Didone abbandonata, Il trionfo della Pietà eta L'isola disabitata operak irudikatzera. Hiru aldiz joan zen Errusiara, non bere lan asko arrakastaz antzeztu ziren. 1803an hil zen, seguraski Errusiatik Italiara itzultzen zenean. Pasquale Anfossiren estiloaren antzeko musikagilea, bere garaian, laudorio ugari lortu zituzten, neurri handi batean euren aria arrakastatsuei esker.[1]

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta opera bakarrik ez egin, hauek izan ziren arrakasta handiena lortu zuten lanek.

  • Il corsaro algerino (opera bufo, libreto: Giuseppe Palomba, 1765, Napoli)
  • L'astuta cameriera (dramma giocoso, 1770, Turin)
  • Gli amanti perseguitati (opera sasiserioa, 1770, Turin)
  • Il re alla caccia (1770, Turín)
  • La critica teatrale (opera bufo, libreto: Ranieri de' Calzabigi, 1771, Turin)
  • La contessa di Bimbimpoli (Il divertimento in campagna) (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1772, Venezia)
  • L'avaro in campagna (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1772, Turin)
  • La contessina (dramma giocoso, libreto: Marco Coltellini, 1772, Livorno)
  • L'isola disabitata e Le cinesi (drammi per musica, libreto: Pietro Metastasio, 1773, Florentzia)
  • Le finezze d'amore, o sia La farsa non si fa, ma si prova (fartsa, libreto: Giovanni Bertati, 1773, Venezia)
  • Li astrologi immaginari (dramma giocoso, 1774, Lugo)
  • Il marito che non ha moglie (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1774, Venezia)
  • Il principe ipocondriaco (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1774, Venezia)
  • La villanella incostante (dramma giocoso, 1774, Cortona)
  • Il mondo della luna (dramma giocoso, libreto: Carlo Goldoni, 1775, Venezia)
  • Li sapienti ridicoli, ovvero Un pazzo ne fa cento (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1775, Praga)
  • L'avaro (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1776, Ferrara)
  • Armida (opera serioa, libreto: Giovanni Ambrogio Migliavacca, 1777, Venezia)
  • La dama immaginaria (dramma giocoso, libreto: Pier Antonio Bagliacca, 1777, Venezia)
  • L'isola del Bengodi (dramma giocoso, libreto: Carlo Goldoni, 1777, Venezia)
  • Il marito indolente (dramma giocoso, 1778, Bolonia)
  • Le discordie teatrali (dramma giocoso, 1779, Florentzia)
  • Il francese bizzarro (dramma giocoso, 1779, Milan)
  • Nicoletto bellavita (opera bufo, 1779, Treviso)
  • La Didone abbandonata (opera serioa, libreto: Pietro Metastasio, 1780, Bratislava)
  • Il diavolo a quattro (fartsa, 1785, Napoli)
  • I capricci in amore (dramma giocoso, 1787, San Petersburgo)
  • Il curioso accidente (dramma giocoso, libreto: Giovanni Bertati, 1789, Venezia)
  • Ipermestra (ópera seria, libreto: Pietro Metastasio, 1789, Venezia)
  • L'inganno del ritratto (dramma giocoso, 1791, Florentzia)
  • La nobiltà immaginaria (intermezzo, 1791, Florentzia)
  • Il medico parigino o sia L'ammalato per amore (dramma giocoso, libreto: Giuseppe Palomba, 1792, Venezia)
  • Le fallaci apparenze (dramma giocoso, libreto: Giovanni Battista Lorenzi, 1793, Venezia)
  • Rinaldo d'Asti (ópera bufa, libreto: Giuseppe Carpani, 1796, San Petersburgo)
  • Gl'intrighi per amore (opera bufo, 1796, San Petersburgo)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]