Edukira joan

Geoffroy saguzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geoffroy saguzar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaMyotis
Espeziea Myotis emarginatus
(E. Geoffroy, 1806)
Banaketa mapa
Eguneko zikloagaueko

Geoffroy saguzarra[1] (Myotis emarginatus) Europan, erdi eta mendebaldeko Asian eta iparraldeko Afrikan topa dezakegun saguzar espeziea da[2].

IUCNek arrisku gutxiko kategorian sailkatu baduen ere, Euskal Herrian mehatxaturik dago. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak bere onibarretan kolonia bat duenari 120 /espezimen ematen dizkie[3].

Saguzar ertaina, bere pisua 7 eta 11,4 gramo bitartekoa da. Dortsal kolorea marroi-gorrixka da eta bentrala gorri argia. Dimorfismo sexual nabarmena aurkezten du emeak arrak baino handiagoak baitira. Espezie hau erraz antzeman daiteke belarriaren atzealdean koska bat duelako

Geoffroy saguzarrak lurpeko barrunbeetan pasatzen du negua, batzuetan talde txikitan, eta animalia isolatuak aurki daitezke negu-pasako zirrikituetan. Udan aterpe antropogenoekin lotuta agertzen da. Ugaltze-garaian erraza da ferra-saguzar handiarekin koloniatan bilduta aurkitzea.

Europako hegoaldea okupatzen du. Iberiar penintsulan iparraldeko erdian, ekialdeko Kantauri eskualdean, Ebroren iparraldean eta Sorian agertzen da. Coimbran ere aipatu da. Espezie hau beste batzuk bezain ubikista ez da eta gizakiaren eta klimaren asalduraren aurrean sentikorragoa da.[4]

Geoffroy saguzarrak hiru azpiespezie ditu:

  • Myotis emarginatus emarginatus, E. Geoffroy, (1806)
  • Myotis emarginatus desertorum, Dobson, (1875)
  • Myotis emarginatus turcomanicus, Brobrinskii, (1925)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
  2. Myotis emarginatus emarginatus Wilson, D. E. & Reeder, D. M. (2005) Mammal Species of the World. A Taxonomic and Geographic Reference (3. arg).
  3. 107/1993 Foru Agindua (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1993-6-4).
  4. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 344 or. ISBN 84-7542-639-5..


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.