Georg August Schweinfurth
Georg August Schweinfurth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georg August Schweinfurth |
Jaiotza | Riga, 1836ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Berlin, 1925eko irailaren 19a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Great Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, antropologoa, pteridologoa, zoologoa, botanikaria, landare biltzailea eta zoological collector (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Colonial Council (en) Linzeen Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzien Bavariar Akademia German Colonial Society (en) |
Georg August Schweinfurth (Riga, Errusiar Inperioa, 1836ko abenduaren 29a - Berlin, 1925eko irailaren 19a) Baltikoko alemaniar esploratzaile, etnologo eta botanikaria izan zen.
Heidelberg, Berlin eta Municheko unibertsitateetan hezi zen eta botanikan eta paleontologian espezializatu zen.
1863an Itsaso Gorriko kostaldera joan zen, Nilo itsasoratu eta Jartumera iritsi zen eta 1866an Europara itzuli zen.
1868an Ekialdeko Afrikara joan zen, Nilo Zuria nabigatu zuen eta Kongo-Nilo banalerrora iritsi zen. Uele ibaia izan zen bere aurkikuntzarik garrantzitsuena.
1873-74an Friedrich Gerhard Rohlfs Libiako basamortura lagundu nuen. 1875ean elkarte geografiko bat ezarri zuen Cairon, Afrikako ikasketa historiko etnografikoei aritua. 1875ean Arabiar basamortura eta ondorengo urteetan Eritreara bidaiatu zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Heart of Africa or Three Years' Travels and Adventures in the Unexplored Regions of the Centre of Africa. From 1868 to 1871. 1873
- Arabische Pflanzennamen aus Ägypten, Algerien und Jemen (Egiptoko, Aljeriako eta Yemengo landareen izena arabieraz)