Friedrich Gerhard Rohlfs
Itxura
Friedrich Gerhard Rohlfs (Vegesack, Brematik hurbil, 1831-Rüngsdorf, Godesbergetik hurbil, 1896) alemaniar esploratzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1862an Afrikara joan eta 1862-1865 urteetan Maroko ezagutu zuen. Saharako basamortua mendebaletik ekialdera igaro zuen, Tuatera heldu zen, eta Gadames eta Tripolitik itzuli. Bigarren bidaia bat antolatu zuen, eta Murzuqeraino joan zen. Handik Bornura iritsi zen Kawar eta Bilmako oasietan barrena, eta Bornutik Benie, Niger eta Lagoseraino iritsi zen (1866-1867). Zirenaikan izan zen 1868an, Libiako basamortuan 1873-1874 urteetan eta Etiopian 1880an.
Obra batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Reise durch Marokko. 1869
- Land und Volk in Afrika. 1870
- Von Tripolis nach Alexandria. 1871
- Quer durch Afrika. 1874, 1875
- Beiträge zur Entdeckung und Erforschung Afrikas. 1876
- Reise von Tripolis nach der Oase Kufra. 1881
- Quid Novi ex Africa. 1886
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.