Giovanni Pascoli
Itxura
| Giovanni Pascoli | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Agostino Placido Pascoli |
| Jaiotza | San Mauro Pascoli, 1855eko abenduaren 31 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | italiera |
| Heriotza | Bolonia, 1912ko apirilaren 6a (56 urte) |
| Hobiratze lekua | Barga |
| Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
| Familia | |
| Aita | Ruggero Pascoli |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | latina italiera |
| Irakaslea(k) | Giosuè Carducci Giovanni Battista Gandino |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, itzultzailea, idazlea eta literatura-kritikaria |
| Lantokia(k) | Italia |
| Enplegatzailea(k) | Messinako Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | ateismoa |
Giovanni Pascoli (San Mauro Pascoli, Romagna, 1855eko abenduaren 31 – Bolonia, 1912ko apirilaren 6a) italiar poeta lirikoa izan zen.
Gaztaro gogorra izan zuen; arrazoi politikoak zirela eta, kartzelan sartu zuten (1879). Unibertsitateko irakaslea izan zen Livornon (1887an), Bolonian (1895ean), Mesinan (1897-1903 urteetan) eta Pisan (1903-1906 urteetan). 1906. urtean Carducciren lekua hartu zuen Boloniako katedran. Pascolik gogo-egoerak eta amets melankolikoak islatzen ditu bere poemetan, eta baita izadiaren maitasuna ere. Obra nagusiak: Myricae (1891), Primi Poemetti (1897-1900, Poema Txikiak), Poemi conviviali (1904), Poemi del risorgimento (1913), Canzoni di re Enzio (1921, Enzo erregearen abestiak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.