Giuseppe Mercadante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Italiar musikagilea (Altamura, 1795. urtean bataiatua - Napoli, 1870). Hasieran musika-tresnetarako eta ahotserako lanak idatzi zituen, baina 1820tik aurrera operak idatzi zituen batez ere (60 inguru). Opera aipagarriak ditu: Elisa e Claudio, (1821), I briganti, (1830, Bidelapurrak), Il giuramento, (1837, Zina), eta Virginia (1866), besteak beste. Eliz musika, ganberako musika eta abesti ugari ere idatzi zuen. Bereziki zaindu zuen orkestra lana, gero Verdik jarraitu zuen bidetik. 1862. urtean erabat itsutu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]