Giuseppe Sinopoli

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Giuseppe Sinopoli
Giuseppe Sinopoli.jpg
Bizitza
Jaiotza Venezia1946ko azaroaren 2a
Herrialdea  Italia
Heriotza Berlin2001eko apirilaren 20a (54 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) György Ligeti
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea eta idazlea
Genero artistikoa opera
IMDb nm0802507

Giuseppe Sinopoli (Venezia, 1946ko azaroaren 2a - Berlin, 2001eko apirilaren 20a) italiar musikagile eta zuzendaria. Medikuntzako ikasketak egin zituen eta Paduako Unibertsitatean graduatu zen; musika ere ikasi zuen Veneziako Kontserbatorioan. Psikiatra eta kirurgialari gisa lan egin zuen eta Veneziako Kontserbatorioko irakasle izan da. 1975ean musika garaikideko talde bat sortu zuen eta musika garaikideko programak antolatu ditu Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin. Konposizioari dagokionez, lanak idatzi ditu ganbera musikako taldeetarako, abesbatzetarako eta ahotserako, baliabide elektronikoez lagunduta jotzekoak gehienak. Londresko Elkarte Filarmonikoko zuzendari nagusi, 1983an, eta Dresdengo Estatu Antzokiko zuzendari musikal, 1990ean, izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]