Gizako Esfinge Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gizako Esfinge Handia
Great-sphinx-giza.jpg
Kokapena
Herrialdea Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaGizako gobernadore-herria
HiriaGiza
Koordenatuak 29° 58′ 31″ N, 31° 08′ 16″ E / 29.975277777778°N,31.137777777778°E / 29.975277777778; 31.137777777778Koordenatuak: 29° 58′ 31″ N, 31° 08′ 16″ E / 29.975277777778°N,31.137777777778°E / 29.975277777778; 31.137777777778
Historia eta erabilera
Irekiera2520 K. a.
Arkitektura
Materiala(k) kareharria
Estiloa Egiptoar arkitektura
Garaiera 20,2 m
Zabalera 73.5 m.
Luzera 73.5 m.
Napoleon Esfinge Handiari begira, basamortuko hareak erdi-lurperatua. Jean-Léon Gérômeen olio pintura (1867-1868).

Gizako Esfinge Handia etzanda dagoen esfinge baten kareharrizko estatua monumentala da, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean kokatua, Giza hiriaren lurretan, Kairoko erdigunetik hogei kilometro inguru hego-mendebaldera. Beharbada, IV. dinastiaren garaian zizelkatu zuten (K. a. XXVI. mendean).

Tokiko jendeak Abu el-Hol (Izuaren Aita) deitzen zuen, bel-hit esaera koptoaren txartzea, bere adimen guztia begietan jartzen duenari ematen zaiona, eta hu edo ju («zaindaria») egiptoar izena itzultzen duena.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esfingeko antzinako tenplua. Kanpoaldea
Esfingeko antzinako tenplua. Barnealdea

Esfinge Handia, Gizako ordokian kareharrizko muino natural bat zizelkatuz egin zen. Bere altuera, hogei metro ingurukoa da, eta, horietatik bost, aurpegiari dagozkio. Buruak, beharbada, Kefren faraoia irudikatuko luke, gorputzak, lehoi forma duelarik. Antzinako garaietan, kolore biziz margotua zegoen: gorriz gorputza eta aurpegia, eta, burua estaltzen duen nemesa, marra hori eta urdinekin. Bere neurri nagusiak honako hauek dira: 72 metroko luzera, 20 metroko garaiera eta 14 metroko zabalera.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Inperioan datatuta dagoen tenplu bat eraiki zen estatuaren ondoan, eta beste bat iparraldean, esfingearen parean, Inperio Berrian "irudi bizia"rentzako eskaintzagune bezala, Kefrenen piramidearekin, prozesiozko etorbide batekin lotuta daudenak. Egiptoarrek antzinatik gurtzen zuten, bereziki Inperio Berrian.

Egiptoarrek esfingeei emandako epitetoa shesep-anj zen ("Irudi bizia"). Atzerriko Horum eta bertako Horus jainkoekin identifikatua izan zen, Hor-em-Ajet bezala, edo Harmakhis, "Horus ostertzean. Arabieraz, lehen aipatu den bezala, Abu el-Hol deitu zuten (Izuaren Aita).

Zaharberritzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaharberritzeen berri, XVIII. dinastiatik dago, Inperio Berriaren garaian.

Behealdeko kareharrizko estratuak erraz desegiten dira giroko hezetasunarekin, baina basamortuko haizeak barreiaturiko hareak sarri estali zuen bere gorputza, higaduratik mendeetan zehar babestuz.

Tutmosis IV.aren garaian, bere aurrean altxatutako "Ametsaren Hilarrian", amets batean egin zion promesa deskribatzen da: errege aukeratua izango zen, estaltzen zuen harea gainetik kentzen bazion.

XX. mendean, estalduraren zaharberritze eta sendotze lanak egin ziren 1925etik aurrera, oso gogokoak izan ez ziren emaitzekin, erabilitako teknika eta materialen ondorioz, 1980 eta 1992an berriz egin zirelarik.

XXI. mendean, aurrera jarraitzen du higadurak eragindako kalteen zaharberritzeak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1798an, Napoleonen armada frantziarrak, mamelukoen aurka toki honetan borrokatu zuen, Piramideetako gudua deritzonean.

Asterixen komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asterix galiar heroiaren komikietan ere, agertzen da Gizako Esfinge Handia. Hain zuzen ere, Asterix eta Kleopatra izeneko abenturan. Eszenetako batean, Asterixen lagun den Obelixek, sudurra hausten dio Esfingeari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizako Esfinge Handia Aldatu lotura Wikidatan