Ismail Kadaré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ismail Kadare» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ismail Kadaré
Ismail Kadare.jpg
Albaniako Legebiltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Gjirokastër1936ko urtarrilaren 28a (83 urte)
Herrialdea  Albania
Talde etnikoa albaniarra
Familia
Ezkontidea(k) Helena Kadare Itzuli  (1963ko urriaren 22a -
Hezkuntza
Heziketa Tiranako Unibertsitatea
Maxim Gorky Literature Institute Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
errusiera
albaniera
Jarduerak
Jarduerak poeta, eleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak The General of the Dead Army Itzuli
The Castle Itzuli
Chronicle in Stone Itzuli
Broken April Itzuli
Hiru arkuko zubia
H. dosierra
The Pyramid Itzuli
The Palace of Dreams Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Italo Calvino eta Vladimir Nabokov
Kidetza Academy of Sciences of Albania Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Albaniako Lanaren Alderdia
IMDb nm0434282
Ismail Kadare (nënshkrim).svg

Ismail Kadare (Gjirokastër, 1936ko urtarrilaren 28a) albaniar idazlea da. 1990ean Frantzian asilo politikoa eskatu zuenetik, Paris eta Albania artean bizi da. Besteak beste, Balkanak eta Europaren arteko historiaz arduratu da.

«

Baina egia da, sarri, Europak Balkanak ahaztu edo gutxietsi egin dituela. Otomandarrek Balkanak beren esku izan zituzten bost mendeetan, Europak ez zion jaramonik egin lurralde horri. Poetak izan ziren, Lord Byron buru zutela, grekoen, albaniarren, errumaniarren eta hegoaldeko eslaviarren adur txarraz gupidatu zirenak eta alarma hotsa zabaldu zutenak.

Ismail Kadare (1999).

»

[1].


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zela, garaiko gertaera latzak nozitu zituen bizitokian, hala nola, Bigarren Mundu Gerra bizi izan zuen, Italia faxistak, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak bere herrialdearen okupazioa, 1944an Albanian Enver Hoxharen diktadura komunista ezarri zen arte. Hamazazpi urterekin, Hizkuntzak eta Literatura ikasi zituen Tiranako Unibertsitatean eta poesia sari bat irabazi zuen, Moskura Gorki Institutuan ikastera joateko aukera eman ziona 1958 urtean. Baina 1961ean kanporatu zuten, Albania eta SESBren arteko harremanak hautsi ondoren. Moskuko institutuan ‘’Gjenerali i ushtrisë së vdekur’’ (Armada hileko jenerala) idatzi zuen, Frantzian izugarrizko arrakasta lortu zuena. Nobela horri esker, immunitate moduko bat lortu zuen bere herrialdean, harrotasun nazionalaren ordezkari gisa, bere herrialdeko dogmetara tolestu ez arren. Erregimenak izendatuta, Albaniako Legebiltzarrean diputatu gisa aritu zen tarteka 1970 eta 1982 artean. 1990ean, Hoxharen erregimena erori baino hilabete batzuk lehenago, Parisen erbesteratu zen, ordutik bizi den hirian, Albania maiz bisitatzen duen arren.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1963: Gjenerali i ushtrisë së vdekur
  • 1970: Kështjella
  • 1971: Kronikë në gur
  • 1975: Nëntori i një kryeqyteti
  • 1977: Dimri i madh
  • 1978: Prilli i thyer
  • 1978: Ura me tri harqe (Hiru arkuko zubia)
  • 1981: Pallati i ëndrrave
  • 1981: Dosja H. (H. dosierra)
  • 1985: Nata me hënë
  • 1988: Koncert në fund të dimrit
  • 1996: Kohë barbare: Nga Shqipëria në Kosovë
  • 1996: Spiritus
  • 1997: Kushëriri i engjëjve
  • 1998: Tri këngë zie për Kosovën
  • 2000: Lulet e ftohta të marsit
  • 2003: Jeta, loja dhe vdekja e Lul Mazrekut
  • 2006: Identiteti evropian i shqiptarëve
  • 2008: Aksidenti
  • 2015: Kukulla

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frantziako Kultura Ministerioaren Arte eta Letren Ordenako komandante izendapena 1996 urtean
  • Cino Del Duca (Prix Mondial Cino Del Duca frantsesez) nazioarteko urteroko saria bat da humanismoaren arloan nabarmendutako lana – Zientifikoa edo literarioa – aitortzekoa, 2005 urtean.
  • Man-Booker Nazioarteko Literatura Saria, 2005 urtean
  • Literaturako Asturiasko Printzesa saria, 2009 urtean.
  • Jerusalem saria, bi urtean behin ematen den literatur saria, 2015 urtean, norbanakoaren askatasuna, gizartea, politika eta gobernuak jorratu dituen idazle bati ematen zaiona.
  • Neustdat Nazioarteko Literatura sari iparramerikarra, bi urtean behin erabakitzen dena 2019 urtean.

Literaturako Nobel Sarirako hautagaia izan da urte askotan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismail Kadaré Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Albania
Artikulu hau Albaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.