Golden Gate zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Golden Gate zubia
Seven Wonders of the Modern World
GoldenGateBridge-001.jpg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriMarin konderria
Kokapen fisikoa Lime Point Itzuli
Koordenatuak 37° 49′ 11″ N, 122° 28′ 43″ W / 37.819722222222°N,122.47861111111°W / 37.819722222222; -122.47861111111Koordenatuak: 37° 49′ 11″ N, 122° 28′ 43″ W / 37.819722222222°N,122.47861111111°W / 37.819722222222; -122.47861111111
Historia eta erabilera
Eraikuntza1933ko urtarrilaren 5a - 1937ko apirilaren 19a
Inaugurazioa1937ko maiatzaren 27a
Arkitektura
Arkitektoa Joseph Strauss Itzuli
Diseinatzailea Joseph Strauss Itzuli
Egitura ingeniaritza Irving Morrow Itzuli
Materiala(k) altzairua
Kolorea ██ international orange Itzuli
Garaiera 746 ft
Zabalera 27 m
Luzera 2,737 m
Gurutzatzen du Golden Gate
Eramaten du U.S. Route 101 in California Itzuli eta California State Route 1 Itzuli
Zubibegiak 3
Arkurik luzeena 1.280 m
Kalatua 67 m
Atalak errei: 6
Webgune ofiziala

Golden Gate Zubia, AEBetako Kalifornia estatuan dagoen zubi ezagun bat da, San Frantziskoko penintsularen iparraldea eta Maringo konderriaren hegoaldea lotzen dituena. "Golden Gate", zubia eraikita dagoen itsasartearen izena ere bada, eta bere izena, Konstantinoplako itsasartetik jasotzen du, hau ere Urrezko Atea deitua, Europa eta Asia lotzen baitzituen.

Golden Gate Zubia, San Frantziskoko zubirik ospetsuena da, hiri honetako handiena ez den arren, Bay Bridge zubia baita bide nagusia.

Lehen Mundu Gerraren ondorengo lehen hamarkadan, errepidezko trafikoa San Frantziskoko Badia inguruan, zazpigatik biderkatu zen, eta beraz, ferry sistema, ez zen halako hazkuntza jasateko gai izan. Zubi eseki bezala katalogatua, 1933 eta 1937 bitartean eraikia, 1280 metroko gutxi gora-beherako luzera batekin, 227 metroko altuera duten bi dorretatik zintzilik dago. Sei bideko galtzada bat du (hiru norantza bakoitzean), eta oinezko eta txirrindularientzako bide babestuak ditu. Zubiak, kanalaren alde batetik bestera, inguruaren garapenerako behar den energiaren zati handi bat garraiatzen du elektraindar garraio sarean eta erregai garraioetan. Bere egituraren azpian, 67 metroko altuera uzten du itsasontziak badiaren bidez igaro daitezen. Golden Gate Zubia, bere garaiko ingeniaritza lanik handiena izan zen. Azkar margotua izan zen, Ozeano Bareak zubiaren egituran eragindako herdoiltze azkarra eragozteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golden Gate Zubia gauez

Zubiaren eraikuntza, 1933ko urtarrilak 5ean hasi zen, Works Projects Administration (WPA) programapean, Franklin Delano Roosevelt presidenteak abiatutako lan publiko programa bat, lanpostuak funts federalekin sortu eta Depresio Handiaren eraginak apaltzeko. Egitasmoaren ingeniari nagusia Joseph Strauss izan zen. Zubia, 1937ko apirilean amaitu zen, eta oinezkoentzako, maiatzak 27ko goizeko 6etan ireki zen, errepide bidezko trafikoari zabaldua izan zenean inauguratu zelarik, hurrengo egunean, maiatzak 28an. Hasierako lanak, garai hartako 35 milioi dolarreko kostua izan zuen.

Munduko Zazpi Mirari Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golden Gate Zubia, Munduko Zazpi Mirari Berrien aukeraketan egon zen hautagaietako bat izan zen .Finalean sartu zen

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]