Gran San Bernardo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gran San Bernardo
Col du Grand Saint Bernard 090923.jpg
Gailurra
Garaiera 2.469 m.
Kokapena  Suitza
Koordenatuak 45° 52′ 08″ N, 7° 10′ 14″ E / 45.868888888889°N,7.1705555555556°E / 45.868888888889; 7.1705555555556Koordenatuak: 45° 52′ 08″ N, 7° 10′ 14″ E / 45.868888888889°N,7.1705555555556°E / 45.868888888889; 7.1705555555556
Gran San Bernardo hemen kokatua: Suitza
Gran San Bernardo
Gran San Bernardo
Gran San Bernardo (Suitza)
Mendilerroa Alpeak

Gran San Bernardo (italieraz: Colle del Gran San Bernardo; frantsesez: Col du Grand Saint-Bernard; alemanez: Grosser Sankt Bernhard Pass) Suitzako Valais kantonamenduan dagoen Martigny udalerria eta Italiako Aosta udalerria lotzen dituen mendatea da. Berez mendatearen gaina Suitzako lurraldean kokatzen da, Italiako mugatik oso hurbil.

Mont Blanc eta Monte Rosa mendien artean dago, eta Po eta Rodano ibaiaren ibarrak banatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendate hau Mendebaldeko Alpeetako pasabide zaharrena da, bertan Brontze Aroko aztarnak eta erromatar bide baten arrastoak ere mantendu direlarik. Leku honetan 1049an Gran San Bernardo Hospizioa eraiki zen. Gerora, Hospizio hau mendiko erreskate lanetan San Bernardo arrazako txakurrak erabiltzeagatik ezaguna egin zen. Bestalde, 1800ean Napoleon Bonaparte eta bere gudarostea Italiara joateko mendate honetatik iragan ziren.

1905an eraikitako bide bat du, %11ko malda du eta gaur egun asfaltatuta dago, halere urtean zehar elurteen ondorioz urritik maiatzera itxia egotea ere ohikoa izan ohi da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Col-du-Grand, San Bernardo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.4 -4.9 -3.2 -0.9 3.7 8.2 11.5 11.3 7.5 3.6 -1.5 -3.7 2.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.2 -7.6 -5.8 -3.4 1.1 5.1 8.1 7.9 4.5 1.0 -4.0 -6.4 -0.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.8 -10.2 -8.5 -5.9 -1.3 2.2 4.8 5.0 2.0 -1.3 -6.3 -8.9 -3.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 232 208 215 232 213 158 135 136 143 202 248 246 2368
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 13.6 12.0 14.3 14.9 16.0 13.2 12.0 12.3 10.9 12.3 13.3 14.0 158.8
Eguzki orduak 55 106 151 139 149 183 212 198 160 125 67 25 1571
Hezetasuna (%) 66 68 75 81 82 77 75 76 78 76 72 68 74
Iturria: MeteoSwiss[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gran San Bernardo Aldatu lotura Wikidatan