Guillaume Cornelis van Beverloo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guillaume Cornelis van Beverloo
Guillaume Cornelis "Corneille" van Beverloo (1995).png
Bizitza
Jaiotza Lieja1922ko uztailaren 3a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Heriotza Auvers-sur-Oise2010eko irailaren 5a (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Art
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Jasotako sariak

Guillaume Cornelis van Beverloo (Lieja, 1922ko uztailaren 3a - Auvers-sur-Oise, Frantzia, 2010eko irailaren 5a) herbeheretar gurasodun belgiar margolari eta grabatzaile bat izan zen, Corneille ezizenagatik ezagunagoa.

Corneille artea noiz behinka ikasten 1940an hasi zen Amsterdamen. Han Karel Appel eta Constant Nieuwenhuys bezalako beste margolari batzuk ezagutu zituen.

Édouard Pignon, Henri Matisse eta Pablo Picassoren lanagatik interesatua, Corneille bere lana erakusten 1946an hasi zen. Handik gutxira Hungaria bisitatu eta surrealismoa ezagutu zuen, era berean Paul Klee eta Joan Miróren lanean inspiratuz.

Beste batzuen artean Appel eta Constantekin batera Corneillek herbeheretar "Experimental Group"eko (Talde Esperimentala) kide izan zen, baita Reflex aldizkarikoa ere. Jada aipaturikoekin Corneillek, ondoren, CoBrA mugimendua osatu zuen 1948an.

Taldea 1951n desagertzen da, eta Corneille Parisera joan zen, afrikar artea erosiz 1949an Ipar Afrikara eginiko bidaia baten ondoren. Era berean, 1953an akuaforteetan grabatuak egiten hasi zen, baita zeramikazko lanak ere hurrengo urtean. Bere afrikar bildumaren eragina 1950eko hamarkadaren amaierako lanaren eboluzioan ikus daiteke, pixkanaka bere paisajismo abstraktua utziz eta estilo irudimentsu bat erakusten hasiz, hegazti begiekin ikusitako paisaiekin, animalia exotikoekin eta forma oso lirainduekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Cornelis van Beverloo Aldatu lotura Wikidatan