Hattie McDaniel
| Hattie McDaniel | |
|---|---|
(1939) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wichita, 1893ko ekainaren 10a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
| Heriotza | Woodland Hills, 1952ko urriaren 26a (59 urte) |
| Hobiratze lekua | Angelus-Rosedale Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | East High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, egile abeslaria, konpositorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, komediantea, fundraiser (en) |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Hollywood Victory Committee (en) American Women's Voluntary Services (en) |
| Diskoetxea | Okeh |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Hattie McDaniel (Wichita, Kansas, AEB, 1895eko ekainaren 10a – 1952eko urriaren 26a) aktore estatubatuarra izan zen, Oscar saria irabazi zuen arraza beltzeko lehena Gone with the wind (euskaraz, Haizearekin joana) filmeko Mammy paperarengatik.
Hemezortzi urte zituela hasi zen oholtza gainean aritzen, vaudevilletan eta irratietan kantatuz. 1932an hasi zen zineman, eta bere ibilaldi profesional osoan, 300 filmetan baino gehiagotan agertu zen (batez ere neskamearen paperean), nahiz eta kredituetan 80 inguruan baizik ez agertu.
57 urte zituela hil zen, bular minbiziak jota.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaro gaitz bat gainditu zuen. Bere gurasoak garai bateko esklabuak izan ziren eta Hattiek arrazakeria eta sexismoa jasan zuen ibilbidean zehar. Adibidez 1928 urteko burtsaren porrotean klub batean eta zerbitzari lana besterik ez zuen lortu. Jende asko halako egoerari aurre egiteko ez zegoen; Mcdaniel lanean irmo aritu zen eta gainera bere entretenimendurako trebeziak saiatuz gain behin klubaren nagusia konbentzitu zuen emakumeak, lantoki hartan abestu ahal izateko.[1]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondoren etxez aldatu zen, Hollywoodera joan zen bere egitasmoa lortzeko, hau da, pelikuletan parte hartzeko. Bere lanik famatuena 1939ko filma izan zen, Gone with the wind, non berak Oscar saria irabazi zuen. Sari hau Howard Unibertsitateari legatu zion. Handik aurrera hainbat pelikulatan eta "Beulah" bezala irrati eta telebista saioetan parte hartu zuen.[2]
Azken urteetan kritika ugari jaso zituen McDanielek eta gakoa, bere interpretazio lanetan jende beltzen estereotipoengatik. Hala eta guztiz ere bere lan moldeari ekin zion eta gaur egun bere legatuaren oharpena antzeman da. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 EMPOWER B2. Cambridge University Press, 59 or. ISBN 978-84-9036-341-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Schneider, Stephen. (2010). 1001 Películas que hay que ver antes de morir. Grijalbo, 152 or. ISBN 978-84-253-4426-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]