Helene Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helene Alberdi

Bizitza
JaiotzaBilbo1991ko maiatzaren 4a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta eta medikua

Helene Alberdi (Bilbo, 1991ko maiatzaren 4a[1]) bizkaitar triatleta da, lanbidez medikua.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helene kirolari amateurra da, txikitan igeriketan aritu zen, 18 urte izan zituen arte.[1] Batxilergoan, kostatu egin zitzaion igeriketa eta ikasketak uztartzea, exigentzi maila altuagoa zelako, baina lortu zuen. Medikuntza ikasten hasi zenean, ordea, utzi egin behar izan zuen, ez zuelako ikasteko nahiko denborarik.[2]

Triatloira bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberdik dio beti gustatu izan zaion kirola dela triatloia, baina Bilbon, nora joan jakin eta denborarik gabe, ezin izan zuela probatu. Donostiara joan ostean, bere auzoan ekipoa zegoela jakin zuen, Yepatri, eta karrerako azken urtea eskuragarriagoa zenez, probatu egin zuen.[2]

Hasieran, bera bakarrik entrenatzen hasi zen, baina ez zekien nola; eguraldi ona egiten zuenean korrika eta bestela igerilekura. Ia hiru hilabete pasa zituen horrela. Azkenean, Yepatrira joan zen aholku eske, eta beraiek Ainhoa Murua, gaur egungo bere entrenatzailearekin, harremanetan jarri zuten.[2]

Triatleta hasiberritzat du bere burua. Egunero lau orduko saioak dira bere entrenamenduak. Hiru diziplinetatik bi praktikatzen saiatzen da, eta astean zehar aldatzen joan.  Kirolariak dio traitloia oso gustuko duela, ez delako beti berdina, pixka bat konbinatua baita. Gainera, diziplinaren batekin trabatuz gero, beste batzuk dauzkala probatzeko, hau da, askotariko kirola dela. Hala ere, noski, onena egiten duena igeriketa da, bere betiko kirola delako.[2]

Heleneren ustez, oso kirol sakrifikatu da: “Ez badituzu helburu argiak jartzen oso zaila da diziplina mantentzea, errutina”, esaten du. Lehiaketek exijentzi maila hori mantentzen laguntzen diote.[2]

2022an Espainiako eta Europako triatloi txapelduna izan zen distantzia erdiko probatan. Lehena Iruñean jokatu zen eta bigarrena Bilbon[3].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon bizi izan zen, 21 urte arte. Ondoren, Donostiara joan zen, eta gaur egun, Zumaian bizi da. Txikitatik, Zumaiara joaten zen bere familiarekin, udararo.[2]

Hasier Olasagastirekin ezkonduta dago, bera ere kirolzalea. Orain, ama izango da.  Horrek esan nahi du, kirola denboraldi batez utzi beharko duela. Hala ere, duela urtebete egindako elkarrizketa batean, ama kirolaria izan nahi zuela esan zuen, hau da, umea izan ondoren kirolarekin jarraitzea orain bezain ongi.[2]

Lorpen garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera mota Lekua Urtea Postua
Espainiako Distantzia Erdia[1] Guadalajara 2018 Brontzezko domina
Half[1] Iruñea, Nafarroa 2018 Zilarrezko domina
Zarauzko triatloia[1] Zarautz 2018 Irabazlea
Espainiako Distantzia Luzea[4] Salamanca 2019 Txapelduna
Duatloia[5] Soria 2019 Urrezko domina
Espainiako Distantzia Erdia[6] Ibiza 2019 Txapelduna
Zarauzko triatloia[7] Zarautz 2022 Irabazlea
Espainiako Distantzia Erdia Iruñea 2022 Txapelduna
Europako Distantzia Erdia Bilbo 2022 Txapelduna
Oñatiko duatloia Oñati 2023 Irabazlea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e r01etpd158aa92f3e819b9ec5e70653f7e59fa6fd9, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2018-11-13). «helene_alberdi» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2019-12-03). «Campeona de triatlon, campeona de la vida» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  3. Leonet, Julen Otaegi. ««Ikurrina hartu izan banu, ez nintzateke Europako txapelduna izango»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Helene Alberdi, la médica que es campeona de España de triatlón» El Correo 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  5. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Diego. (2019-03-03). «Gustavo Rodríguez y Helene Alberdi, Campeones de España de duatlón de media distancia en Soria» Planeta Triatlón (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  6. (Gaztelaniaz) «Helene Alberdi y Ander Okamika nuevos Campeones de España de Triatlón Media Distancia 2019» Ibiza Triathlon 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  7. «Antonio Benitok eta Helene Alberdik irabazi dute Zarauzko Triatloia - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]