Helmuth Hübener

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helmuth Hübener

Bizitza
JaiotzaHanburgo1925eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
BizilekuaHammerbrook (en) Itzuli
HeriotzaPlötzenseeko espetxea eta Berlin1942ko urriaren 27a (17 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
execution (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea

Helmuth Hübener (Hanburgo, 1925eko urtarrilaren 8a-Plötzenseeko espetxea, Berlin, 1942ko urriaren 27a) ospetsua da Hirugarren Reicheko Herri Auzitegiak heriotza-zigorrik gazteena eman ziolako, 17 urte besterik ez zituenean, panfleto antibelikoak banatzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia apolitiko batean eta, bere amaren aldetik, Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizaren hirugarren belaunaldian jaio zan. Boy Scout zela, naziek scoutak debekatu zituztenean Hitleriar Gazterian izena ematera behartu zuten. 16 urterekin, 1941ean, Helmuthek nazien erregimenaren aurka aktiboki parte hartzea erabaki zuen. Handik gutxira, panfleto antifaxistak eta gerraren aurkakoak idazten hasi zen.[1]

Exekuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942ko urriaren 27an, Naziek 17 urteko ikasle antifaxista bat exekutatu zuten Berlinen, Helmuth Hübener. Alderdi naziko pertsona batek salatu zuen, eta bere lanean esku orri batzuk frantsesera itzultzen eta guda presoen artean banatzeko lanean ari zela atxilotu zuten Hanburgon. Alemaniarrei nazien aurkako erresistentziara deituz eta ezkutuan BBCren alemanezko emisioen bidez jasotako informazioa zabaltzen zuten. Epaiketan konspirazioa, traizioa eta etsaiari laguntzea egotzita, heriotza zigorra ezarri zioten, Alemania naziak halako zigorra ezarri zion pertsona gazteena izan zen.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ulrich Sander, Jugendwiderstand im Krieg - Die Helmuth-Hübener-Gruppe 1941/1942. Die Helmuth-Hübener-Gruppe. Bonn: Pahl-Rugenstein Verlag 2002, 208 Seiten, ISBN 3-89144-336-6.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]