Henri Désiré Landru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henri Désiré Landru
HenriLandru.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1869ko apirilaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Versailles1922ko otsailaren 25a (52 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra Gillotina
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak serieko hiltzailea, subdeacona, kontularia, Q3053339, kartografoa, rooferra, iturgina eta con artista

Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarrurdin, (Paris, 1869ko apirilaren 12, Versailles, 1922ko otsailaren 25a) frantses serie-hiltzaile ospetsua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landru, epaiketan

Landru Pariseko langile familia umil batean jaio zen. Aita gizon zuzen eta erlijiozalea zuen eta industria fundizioan egiten zuen lan. Ama, berriz, jostuna zuen. Henri gaztea aparteko ikaslea izan zen eta etorkizun on baterako grina erakutsi zuen.

1889an, lehengusu Marie Renyrekin ezkondu beharrean izan zen, haurdun baitzegoen neska. Bikoteak beste seme-alaba izan zituen eta Landru zaintzaile lanetan ibili zen familia aurrera ateratzeko. Arrakasta gehiagoren bila, delinkuentzian erori zen eta, 1902 eta 1914 artean, hainbat delitu egin zituenez, hiru kartzela zigor ezarri zizkioten. Aita, lotsatuta, etsipenean erori zen eta bere buruaz beste egin zuen Bois de Boulogneko zuhaitz batetik urkatuz.

1909ko arratsalde batean, Landru Madame Izoret izeneko alargun batekin bildu zen. Egunkarian irakurri zuen emakumeak bere ondarea eskainiko ziola bere ondoan egongo zen gizonari eta, horrela, iruzurgileak bere burua eskaini zion lagun eta, faltsukerien artean, 20.000 libera kendu zizkion. Azkenean, Madame Izoret susmotan hasi eta salatu egin zuen. Landru atxilotu zuten. Lehen kartzelaldi hartan, badirudi etorkizuneko hiltzailea burutzen joan zela, salatua ez izatearren, hil beharko zituen alargun bakartiengana inguratuko zena.

1914an, Landruk urte batzuetako kartzela-zigorrari ihes egitea lortu zuen. Ez zegoen froga garbirik, nortasunez aldatzen baitzen, eta Lehen Mundu Gerraren hasierak ihesaldi horretan lagundu zion.

Landru hiltzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukalde horretan erre bide zituen biktimak Landruk

Lehen Mundu Gerrak alargun gazteak kontsolatzeko aukerak zabaldu zizkion. Frontean hildako soldaduen gero eta alargun gehiago zegoen eta ohiko zen egunkarietan haien ezkontza eskaintzen iragarkiak ikustea. Landru gizon gazte eta erakargarria zen eta ez zitzaion zaila egin haiengana hurbiltzea.

Berak ere argitaratu zuen iragarkia prentsan. Le Journalen agertu zen batek horrela zioen:

« Alargunak, 2 seme-alaba, 43 urte, diruz ondo dagoenak, gozoak, serioak eta gizartean ondo dagoenak, alarguntsa ezagutu nahi luke, ezkontzeko asmoz  »

Alargun ugarik erantzun zioten eta Landruk aukeraketa egin zuen, haietako batzuei erantzuna bidaliz, harremanari errentagarritasuna atera nahi baitzion.

Lehenengo aukeratua Jeanne Cuchet izan zen, 39 urteko emakume ederra. Hamazazpi urteko semea zuen, André, eta 5.000 libera aurreratuta. Landruk Vernouillet auzoan pisu bat hartu zuen alokairuan eta Raymond Diard izen faltsuaz agertu bere burua, alemaniarren okupazioa zela-eta, Lilletik zetorren posta ikuskaria. Bizarrurdin aparteko senargaia zen eta ezkontzeko promesak egin zizkion Madame Cucheti. 1915eko urtarrilean, ordea, ama-semeak desagertu zirenean, susmoak ireki ziren berriro. Landruk txiki-txiki egin zituen pisuan eta, ondoren, tximinian erre.

Horrela segitu zuen. Paris inguruan etxea alokatu zuen eta behin eta berriro gonbidatu zituen ezkontzaren promesa egindako emakumeak. Bigarren biktima bat etorri zen, berriro alarguna eta lehengoa baino aberatsagoa, Madame Laborde-Line. Dupont zela esan zion, zerbitzu sekretuetako langilea eta berarekin bizitzera joateko gonbidapena egin zion. Gerra garaiko garai zalapartatsu haietan, berak inbertitu behar zion aurreratuta zeukan diruak. Ez zen denbora luzea pasa Madame Laborde-Line etxe berrian hil eta erre zuen arte.

Landru Gambaisen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondo bizi izan zen Landru aberastasun berriekin eta haren hilketek ez zioten susmorik sortu. Etxez aldatu beharra, ordea, ez zen erosoa gaizkilearentzat, etxearen jabeari edo bizilagunei arrazoiak eman beharra, emazteari ere joan-etorriei buruzko azalpenak emateko beharra. Gambaisen alokatu zuen etxea, Ermitage deitu ziona[1].

1914tik 1918ra bitarte, Landruk berdin segitu zuen, alargun gaixoak etxera erakarri, hil eta labean errez.

Aldi berean, bizitza ordenatua zeraman, seme-alabak maiz bisitatuz, aita leiala izanez eta emazteari opari garestiak eginez.

Bizarrurdin agerian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landruren burua, Hollywoodeko Heriotzaren museoan

Gerra amaitutakoan, familiak ahaide galduen bila hasi ziren eta Landruren lasaitasuna bukatu zen. Madame Collomben familiak gutuna idatzi zion Gambaiseko alkateari, informazioa eskatuz, herri horretan Dupont izeneko gizon baten ondoan ikusi zutela-eta.

Belin inspektoreak estutu zuen Landru. Madame Buissonen ahizpa joan zen orduan poliziarengana, Rue Rivoliko denda batean artelanak erosten ari zen bitartean, ahizpa galduaren senargaiarekin topo egin zuenean. Polizia dendariarena joan zen eta Landruk utzitako txartela eskuratu zuen: Lucien Guillet, 76, Rue Rochechouart. Helbide horretara joan ziren 1919ko apirilaren 11n, hiltzailea atxilo hartzeko asmoz eta amorante berriarekin aurkitu zuen, Fernande Segret aktorearekin.

Atxilotuaren benetako nortasuna jakin zuten eta hamaika izen aurkitu zituzten haren agendan —haietako lau egiaztatutako desagerpenak ziren—. Era berean, ondo baino hobeto apuntatuta zeuzkan Paristik Gambaiserako trenaren prezioak.

Apirilaren 29an, Landruk eta jendarmeek Gambaisera bidaia egin zuten. 295 giza hezur aurkitu zituzten erdi erreta, kilo eta erdi errauts eta kaxoi batean gordeta zeuzkan 47 urrezko hortz. Ondorenean, psikopatak biktimen arropa, altzariak eta abar saltduz joan zela jakin zuten.

Landruren aurkako epaiketak urte pare bat iraun zuen eta gerra artean Parisen izandako ospetsuenetakoa izan zen. Emakume horiek engainatu zituela onartu zuen, baina ez zuen sekula haien hilketarik bere gain hartu[2]. 1921eko azaroaren 30ean, kondena etorri zitzaion. Hamaika hilketa leporatu zitzaizkion, frogatu ahal izan zituztenak. Poliziak, hala ere, Bizarrurdinek 117 eta 300 emakume artean hil zituela esan zuen. 1922ko otsailaren 25ean, gillotinan hil zuten Versaillesko kartzelan.

1947an, Charles Chaplinek Monsieur Verdoux izeneko filma egin zuen, Landruren bizitzan oinarrituta.

1963an, Landruk hilketen autore izatea onartzen zuen gutuna aurkitu zuten. Claude Chabrolek zuzendu zuen Landru izeneko filma urte horretan bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]