Edukira joan

Henrike Ezponda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrike Ezponda

elizbarrutiko apezpiku

1626ko uztailaren 20a - 1641eko otsailaren 25a
Joseph d’Esparbès de Lussan (en) Itzuli - Jean de Sponde (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Pamiers (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMaule-Lextarre1568ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa Okzitania1643ko maiatzaren 18a (75 urte)
Hobiratze lekuaTolosako katedrala
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, historialaria, legelaria eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Henrike Ezpondalatinez Henricus Spondanus— (Maule, Zuberoa, 1568ko urtarrilaren 6a - Tolosa Okzitania, 1643ko maiatzaren 18a) legegizona eta historialaria izan zen. Joanes Ezpondaren anaia izan zen.

Aita Eneko Ezponda, Joana III.a Nafarroakoaren aholkularia zuen. Ortheze ikastetxe kalbinista batean eta Genevan humanitateak ikasi ondoren, Eskoziara joan zen Guilhèm de Sallusti deu Bartàs erregearen enbaxadorearekin batera. Itzultzean zuzenbide ikasteri ekin zion. 1589an Toursko Legebiltzarrean legegizona izan zen.

Robert Bellarmineren izkribuak eta Duperronen aginduak sinestarazia, 1595eko irailaren 21ean katolizismora aldatu zen. 1600. urtean François de Sourdis kardinalarekin batera Erromara joan zen, non 1606ko martxoaren 7an apaiz bilakatu zen; Paulo V.a aita santuak Penintentzia Apostolikoa berrikusteko agindua eman zion.

1625ean Pamiersko apezpiku izendatu zuten. Katolizismoa zabaltzeko lan egin zuen eta hainbat protestante katolizismora aldatu zituen. Gaixorik, 1639an dimisioa eman zuen, eta Tolosa Okzitaniara joan zen.

Euskalduna izan arren, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Hona hemen idazlan nagusiak:

  • Les cimetières sacrés (Bordele, 1596)
  • De la déclaration du Feu sieur de Sponde, par Henri de Sponde, son frère, (Bordele, 1597)
  • Annales ecclesiastici Cæsaris Baronii in Epitomen redacti (Paris, 1612)
  • Annales sacri a mundi creatione ad ejusdem redemptionem (Paris, 1637), Agostino Tornielliren "Annals" liburuaren epitomoa
  • Annalium Baronii continuatio ab a. 1197 quo is desinit ad a. 1622 (Paris, 1639)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike Ezponda